Gasteizen LGTBI pertsonen errealitateei buruzko diagnostikoa
Aurkezpena
2017ko abenduaren 14an, Berdintasunerako Zerbitzuak Gasteizen LGTBI pertsonen errealitateei buruzko diagnostikoa aurkeztuko du. Ikerketa horrek, ikuspuntu feminista eta intersekzionaletik, sexu- eta genero- aniztasunean esku-hartze aproposa egiteko beharrezkoa den informazioa izatea du helburu. Horrela, Berdintasunerako politikek pertsona gehiagoren beharrei eta interesei erreparatuko diete, zeinek, emakumeen moduan, aurre egin behar izaten baitiete sexu-genero sistema bitarrak eta patriarkatuak eragiten dituen desparekotasunei eta zapalkuntzei.
Ekitaldian parte hartu zuten hizlariak hauek dira: Elena Olaortua, Aldarte-ko kidea; Itziar Cámara,Kualitate Lantaldeko soziologoa; eta Sejo Carrascosa, Transbollomarika Sareko ekintzailea. Jaione Aguirrek, Gasteizko Udaleko Berdintasunerako zinegotziak, ongietorria eman zuen.
Bukatzeko, Etxaniz-ek kontzertu bat eman zuen. Bideo honetan, kontzertu osoa ikus dezakezue.
Azterlanari buruzkoa
Azterlanaren helburua hauxe da: LGTBI taldekoek hainbat arlotan -espazio publikoa, hezkuntza, lana, osasuna eta aisia- bizi duten errealitatea ezagutzea, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik. Hobeto ezagutu nahi da talde honek pairatzen duen bazterkeria, balizko esku hartze ildoei ekiteko. Proiektua lotuta dago Emakumeen Etxearen proiektuarekin, Berdintasunerako IV. Planarekin eta indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiarekin.
Azterlanak LGTBI pertsonen egoera islatuko du, ahalik eta ongien. Azterlanaren ondorioek Berdintasunerako IV, planean sartuko diren lan-esparruak eta lehentasuneko ekintzak zehazteko balioko dute. Halaber, diagnostiko honek erantzun egiten dio Gasteizko mugimendu feministak 2016ko martxoan, indarkeria matxisten kontrako "Feministok Prest!! 11 eraso 12 erantzun' manifestaldia zela eta, udalbatzari egindako eskabideari.
Interesdun materiala
2014ko Mintegia, "Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasunerako politiketan"
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.