Plan honen azken helburua udalerriko herritarren bizi-baldintzak hobetzea da, eta horretarako hainbat esku-hartze garatuko ditu honako zeregin honekin: adikzioen eremuan Gasteizko Udalak ematen dituen erantzunak eta esku-hartzeak optimizatzea, drogen erabilerak eta antzeko portaerek hirian eragindako ondorioak murrizteko.
Tokiko PlanaEusko Legebiltzarrak 2012ko apirilean onetsi zuen 2011-2016ko EAEko Adikzioen VI. Planean xedatutakoaren esparruan kokatzen da.
Proposamen hau diseinatzerakoan metodologia parte-hartzailea erabili da, hainbat iturritako datu eta iritzi bildu baitira, Udalekoak nahiz inplikatuta dauden beste erakunde publiko eta pribatuetakoak.
Informazioa biltzeko eta eztabaidatzeko lehen fase horretan bi une nabarmendu behar dira:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.