Saskibaloia - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo - Saski

Saskibaloi partidua jokatu edo ikusi nahi baduzu, Gasteizen aukera asko duzu kirol horrekin ondo pasatzeko. Gainera, eguna zein asteburu osoa pasatzera etorri, hirian eskaintza zabala duzu aisiaz gozatzeko.

Gizonezkoen saskibaloia

Titulo de la imagen

Goi-mailako saskibaloi-taldeak, Saski Baskoniak(Beste leiho batean irekiko da), Buesa Arena pabiloian jokatzen du. Duela 20 urte baino gehiago, talde arabarrak 15500 ikusle baino gehiagorentzako tokia duen pabiloi horretan jokatzen du.

Pabiloia hirigunetik 40 minutura dago oinez, eta, gainera, alboan ditu izotz-pista eta urmaeletako habitata ezagutzeko Ataria zentroa, alegia, hiria inguratzen duen eraztun berdearen bihotza.

Emakumezkoen saskibaloia

Partido femenino en juego

Araski(Beste leiho batean irekiko da) AES da hiriko emakumezkoen saskibaloi-taldea. Partiduak Mendizorrotzako kiroldegian jokatzen dira, eta espazio horretan egiten dira, halaber, kulturarekin eta kirolarekin lotura duten ekitaldi ugari.

Kiroldegia Mendizorrotzako kirol esparruaren alboan dago, eta hiriko arteria turistiko nagusia den La Senda pasealekutik oso hurbil. Bide horrek hirigunera darama bisitaria, Prado parketik, eta bidean ikus daitezke Ajuria Enea (lehendakariaren egoitza), Arma Museoa eta Augustin Zulueta jauregi ederra, egun Arte Ederretako Museoa hartzen duena.

Saskibaloia gurpil-aulkian

Agurtzane zuzenak

Kirol diziplina zoragarri honetan ere hiriak badu talde bat, mailarik gorenean jokatzen duena: Fundación Vital Fundazioa Zuzenak(Beste leiho batean irekiko da).

Partiduak Ariznabarrako kiroldegian jokatzen dira; bertan, gainera, aire zabaleko rokodromoa eta "patinodromoa" daude. Kirol esparruak oso hurbil ditu eraztun berdea eta Zabalganako skate parkea(Beste leiho batean irekiko da).

Saskibaloian jokatu nahi dut

Hirian hainbat espazio daude saskibaloian jokatzeko, aire zabalean zein leku itxian:

Jokalekua erreserbatu (ziurtagiri digitala behar da)

Aire zabaleko pista libreak

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.