Gida praktikoa - Eskolaratzea eta hezkuntza jarduerak
16 urtera bitartekoentzako hezkuntza ikasketak bi mailatan egituratzen dira:
0 eta 6 urte bitartekoak: Haur Hezkuntza. Borondatezkoa da eta bi ziklotan banatzen da, 0 eta 3 urte bitartekoena bata, eta 3 eta 6 urte bitartekoena bestea.
6 eta 16 urte bitartekoak: Oinarrizko Hezkuntza. Nahitaezkoa eta doakoa. Ikasketa hauek egitean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gradua lortzen da, eta batxilergoa eta erdi mailako prestakuntza zikloak egiteko aukera ematen du.
Haur eskolak
Haur eskoletan 0 eta 3 urte bitarteko haurrei egiten zaie arreta. Eskaintza Udal eskolek edo Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolak partzuergoak egiten dute.
Lehen hezkuntzako zentroek haur hezkuntzako bigarren zikloko haurrak 3 eta 6 urte bitartekoak hartzen dituzte.
Oinarrizko hezkuntzako ikastetxeak (lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza)
Etapa honek 6 urtetik 16 urtera bitartekoak hartzen ditu eta Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza hartzen ditu bere baitan. Lehen hezkuntzan urtebete gehiago bakarrik egin daiteke eta DBHn, berriz, bi gehiago. 18 urte izan arte egon daitezke eskolan.
Beste zentro batzuk (irakaskuntza artistikoak, hizkuntzak...)
- "José Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioa.
- Folklore Akademia.
- Luis Aramburu Udal Musika Eskola.
- Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa.
- Eszena-Arte tailerra (TAE) Antzerki eskola.
- Hizkuntza Eskola Ofiziala.
Hezkuntzarako laguntzak eta diru-laguntzak
Gasteizko Udalak ikastetxeetako ikasleei jantokirako diru-laguntza ematen die. Hiri garraiorako ikasle txartela ere eskura daiteke.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzak ikastetxeetan bertan edo Eusko Jaurlaritzaren web orrian kontsulta daitezke.
Udalaren hezkuntza jarduerak
Hezkuntza ez da eskolan bakarrik ikasten dena. Bizitzan zehar egiten den prozesua da eta pertsonaren inguruko eragile eta egoera ugarik hartzen dute parte.
Udaleko hainbat sailek hezkuntza jardueren eskaintza zabala eta anitza egiten dute.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak
Hezkuntza Zerbitzuak hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak artatzen ditu eskolaz kanpoko programan zein opor programan, ikastetxeei egiten zaizkien deialdien baitan:
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei arreta ematen diharduten elkarteek antolatutako hezkuntza-jardueretarako laguntzak emateko 2016eko deialdia.
- Laguntza psikopedagogikoetarako deialdia.
Hezkuntzari buruzko informazio bulegoa
Informazio bulego bat kudeatzen du Denon Eskola, Arabako Ikastetxe Publikoetako Ikasleen Guraso Elkarte Federazioa.
Opor jarduerak
Gasteizko Udalak haur eta nerabeei garapen pertsonal eta sozialean laguntzeko balio duten jarduerak antolatzen ditu urtero.
- Opor jarduerak.
- Opor programan parte hartzeko eskabidea eta izena ematea: jolas txokoak, udaleku irekiak eta ingurumen udalekuak.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.