Aranbizkarreko futbol-zelaiko aldagela berriak amaitzeko lanak Passivhaus estandarrean oinarrituta egitekoak
Dosierra: 2021/CO_SOBR/0013
Egoera: 2022ko otsailean amaitua.
Kontratista: Ugalde Valera Construcciones S.L. (Ugaval).
Aurrekontua: 546.423,44 € (BEZ barne)
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura).
Oharra:
Aranbizkarreko futbol-zelaiko aldagelak amaitzeko lanak kontratatzeko dosierra onetsi zuen 2020ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak. Amaitu gabe geratu zen proiektua burutzea ahalbidetuko du esleipen berriak; izan ere, lehen kontratua esleitu zitzaion enpresak ezin izan zituen hartutako konpromisoak bete.
Deskribapena
Aranbizkarreko futbol-zelaia auzo horretako parkean dago, etxebizitza blokeetatik hurbilen dagoen aldean, eta ez du berariazko eraikinik erabiltzaileek jantziak aldatzerik izan dezaten eta, beraz, kirola normaltasunez praktikatzeko.
Eraikin berriak denen beharrak aseko ditu, bai kirolean aritzen direnenak (4 aldagela kolektibo) bai kirol jardueran laguntzen duten pertsonenak, hau da, entrenatzaileak eta epaile taldea (2 aldagela osagarri).
Kirol kudeaketarako beharrezko diren beste espazio eta areto batzuk ere izango ditu eraikinak: informazio eta kontrol bulegoa, komunak (kirolarientzat eta eta kirol ekitaldietara doan publikoarentzat), biltegiak (kirol materialerako eta orokorra), kirol entitateentzako gela bat, eta instalazioetarako gunea (ur bero sanitarioa, berokuntza, etab.).
Irudiak
Hasiera
Eremua
Proiektua
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Hirigintza - Etxebizitza › Hirigintza (bestelakoak) › Página web: Vestuarios del campo de fútbol de Aranbizkarra
Página web: Vestuarios del campo de fútbol de Aranbizkarra
-
Me han comentado que la empresa adjudicataria ha entrado en suspensión de pagos. Como se va a proceder para que la obra siga adelante?
Angel M
2020/06/03 16:57:17
-
Esa información no es correcta, en todo caso el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz se encuentra en este momento realizando las gestiones pertinentes para seguir adelante con las obras.
Agradecemos su participación en el Buzón Ciudadano.
Udala 2020/06/04 14:56:55