Zure enpresa edo erakundetik 2012. urtearen ondoren ere Gasteizek Green Capital izaten jarrai dezan lagundu nahi duzu?
Egin ezazu bat "Etorkizunaren sustraiak: 250.000 herritar eta zuhaitz Eraztun Berdea lotzeko" proiektuarekin. Gasteizko entitate orok har dezake parte 2014rako hiriak ingurumenaren alorrean dituen proiektu garrantzitsuenetako batean: Eraztun Berdea ixtea.
Proiektuan parte hartzen duten entitate guztiek hainbat abantaila izango dituzte kokapen eta ikusgarritasun publikoari dagokionez, eta horien arteko nabarmenena 2012ko Europako Hiriburu Berdeari ezar dakizkiokeen zerga onurez baliatu ahal izatea 2012-2014 ekitaldietan (IV. Eranskina) .
Zuhaitz landaketaren "aitabitxi" izan eta "Eraztun Berdearen babesle" bihurtu nahi duen enpresak prozedura honi jarraitu beharko dio:
II. Eranskineko ereduaz baliatuz.
Interesdunek alderdi hauei buruzko lehentasunak zehaztuko dituzte:
1.- Ekintzaren kokapenari dagokionez:
Entitateak nahiago duen kokapena aukeratu ahalko du planoan eta Eraztun Berdean landatzeko erabilgarri diren lursailei buruzko fitxetan (28.58 MB) oinarrituz, eta landaketez arduratzen diren udal zerbitzu teknikoek kontuan hartuko dute.
2.-Parte hartzeko moduari dagokionez:
Ekarpena dirutan egiten den zehaztuko da, eta zenbatekoa -gutxienez 3000 €- edo ekarpena gauzazkoa den, ekintzarekin erlazioa duten lanak edo horniketak egiten dituzten enpresen kasuan.
Batean zein bestean, ekarpenaz gain landatzeko boluntario taldeak antolatu daitezke.
3.- Zein ekitalditan parte hartu nahi den: 2013 edo 2014.
Inprimakiak bete eta helbide honetara bidali behar dira: proyectosgreen@vitoria-gasteiz.org
III eranskina. Lankidetza hitzarmena
Oinarri arautzaileak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.