Euskara-ikastaroak. 2022-2023 ikasturtea

https://www.youtube.com/watch?v=h7TcuF2WYo0(Beste leiho batean irekiko da)

Ikastaroen eskaintza

Euskara ikasteko lau programa antolatzen dira, ondoko gizarte-taldeentzat:

Ikastaro guztietan kontuan hartzekoak

Itxarote-zerrendak

Gurasoentzako ikastaroetan edo 55 urtetik gorakoentzako ikastaroetan izena eman ezin izan dutenek itxarote-zerrendetan eman dezakete izena, honako egoera hauetan egonez gero:

  • Gure intereseko taldea beteta dago matrikula guztiak egin direlako. Baja bat egotearen zain geratuko ginateke.
  • Gurasoentzako talderen batean izena eman nahi dugu, baina ez dugu 2005az geroztik jaiotako seme-alabarik.

Ez dago itxaron-zerrendarik atzerritarrentzako eta merkatari eta ostalarientzako ikastaroetan.

Irailaren 5etik 25era eman daiteke izena itxarote-zerrendetan. Hiru modutan egin daiteke: itxarote-zerrenden formularioa betez, 010 telefonora deituz edo aurrez aurre gizarte-etxe batean. Kontsultatu Gurasoentzako eta 55 urtetik gorakoentzako ikastaroen kodeak. pdf

Libre geratzen diren lekuak itxarote-zerrendetan daudenei eskainiko zaizkie. Telefonoz deituko zaie horretarako, irailaren 26tik urtarrilaren 31ra bitartean. Epe hori igarotzen denean, ez da beste lekurik eskainiko, ikasturtean zehar libre geratu arren.

Itxarote-zerrendetan ez da onartuko programa honetako beste talderen batean matrikulatuta daudenen izen-ematerik.

Itxarote-zerrendetan izena ematen dutenek ez dute matrikula ordaindu beharko Udalak leku bat libre gelditu dela baieztatu arte. Izan ere, ikasturtea hasita badago, ikasle berria noiz hasten den, horren araberakoa izango da ordaindu beharreko diru-kopurua.

Lehentasunen hurrenkera

Behar izanez gero, eskabidea aurkeztu zen eguna eta ordua kontuan hartuko dira, hurrenkera hau errespetatuko bada ere:

  • Gurasoak: 2021-2022 ikasturteko ikasleak —abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitartean izena ematerik izan ez dutenak— eta ikasle berriak.
  • Euskara Zerbitzuaren beste programa batzuetako ikasleak —55 urtetik gorakoak, merkataritza eta ostalaritzako langileak edo AISA—, ikastaro berezi horietako bat burutu dute eta euskara ikasten jarraitu nahi dutelarik.
  • Herritarrak, oro har.
Langabeentzako kuota murriztuak

Eskainitako jardueren prezioetan, langabeek % 15eko hobari gehigarria izango dute. Hobaria izateko, honela jardun beharko da:

  • Aurrez aurre ordaintzen bada, egiaztagiria aurkeztu behar da ordaintzeko momentuan.
  • Udaleko webgunearen bidez ordaintzen bada, dagokion tarifa ordaindu beharko da. Ondoren, langabe dauden pertsonentzako inprimakia bete beharko da webgunean eta egiaztagiria elektronikoki erantsi.

Langabe izatearen egoera ziurtatzeko, Lanbideren Inskripzio-aldien ziurtagiria edo txostena eskatu behar da, eta, eskuratzen denetik ikastaroa ordaindu arte, gehienez zazpi egun igaroko dira.

Matrikula-itzultzea

Izena eman duen pertsona eskoletan hastekoa ez bada, eskolak hasten diren eguna baino lehenago jakinarazi beharko du; hala egin ezean, galdu egingo du ordaindutako matrikula. Matrikula itzultzen bazaio, kontu korrontean sartuz egingo da; hartara, ordaindutakoaren % 85 itzuliko zaio, eta % 15 gorde, kudeaketa-gastuengatik. Izen-emate kopuru jakin batera heldu ezean, bertan behera utzi ahal izango dira ikastaroak eta matrikularen % 100 itzuliko da.

Asistentzia-kontrola

Kasu guztietan, asistentzia-kontrola egingo da, taldeei jarraitutasuna emateari begira. Gainera, guraso-taldeetan, orobat izango da kontuan asistentzia udal ordenantza fiskal eta prezio publikoetan hurrengo ikasturterako finkatzen diren matrikula murriztua eta arrunta aplikatzeko orduan.

Behar bereziak

Ikasleren batek premia bereziak izanez gero, eskabide-orria bete beharko du adierazteko nolako premia duen. Euskara Zerbitzuak baloratu, eta ahal duen neurrian, saiatuko da erantzuna ematen.

Bestalde, baldintzak betetzen dituzten eskabideekin sor daitezkeen taldeen kostuak aurrekontu-partidaren zuzkidura ekonomikoa gainditzen badu, mailarik baxueneko taldeak eta ikasle gehien dituztenak lehenetsiko dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Cursos de euskera

  • Me parece totalmente discriminatorio el no tener opción a curso de euskera si no eres padre o madre, si no eres extranjero, si no tienes más de 55 años, si no trabajas o has trabajado en hostelería y/o comercio..... o sea que los que no cumplan con estas directrices directamente a pagar un Euskaltegi privado. Muy bien así se fomenta el estudio.

    INJUSTICIA Muy triste 2022/07/14 16:23:16 Erantzuna eman zaio

  • Buenos días:

    Para fomentar el uso del euskera en la población, el Ayuntamiento también tienen una convocatoria de becas todos los años para aquellas personas de Vitoria-Gasteiz que han asistido con regularidad al curso.

    Udalaren logotipoa Udala 2022/07/15 09:13:08

  • Me gustaría saber si éstos cursos de euskera son sólo para mayores de edad o puede inscribirse una niña extranjera de 12 años y el precio.

    Muchas gracias

    Cemaldi Normal 2022/09/01 20:23:48 Erantzuna eman zaio

  • Los cursos de euskera son para personas de 16 años o más.

    Udalaren logotipoa Udala 2022/09/07 08:56:57