Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Eskaladaren hastapena-Lehen Hezkuntza
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola
Azalpena
Rokodromoko eskaladaren oinarriak ezagutzea eta praktikatzea. 3 SAIOKO ikastaroak (aste bakoitzeko saio bat).
Balioak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
- Eskaladaren oinarrizko teknikak ezagutu eta praktikatzea.
- Segurtasun eta babes arauak ikasi eta aplikatzea.
- Sasoi fisikoa hobetzea indarraren, iraupen gaitasunaren eta koordinazioaren alderdietan.
- Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza: 5. eta 6. mailak.
Antolamendua
- Lekua: Salburua GEko eskalada-murruetan.
- Ikastaro kopurua: 36.
- Egutegia eta ordutegia: izena ematerakoan, ikastaroa zein egunetan eta ordutan emango den aukeratuko da. Hauek dira eskuragarri dauden datak eta ordutegiak .
- Iraupena: 60 minutu.
- Parte-hartzaile kopurua: ikastaro bakoitzeko 25 pertsona gehienez.
- Garraioa: barne, halaxe eskatuz gero.
- Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Garraioa eskatuz gero, rokodromoak kudeatzen dituen enpresa zentroarekin harremanetan jarriko da eskabidean sartzen den helbide elektronikoaren bidez, xehetasunak zehazteko.
- Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
- "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 196,95 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
- Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori izan ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
- Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
- Kontaktua:
- Telefonoa: 945 16 15 55
- Helbide elektronikoa: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.