Udalaren hezkuntza jarduerak - Aktibatu programaren jaia
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Deskribapena
8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako jarduera ludikoa, elkartzeko eta parte hartzeko. Horren bidez, ikasturtean zehar Aktibatu haur eta nerabeen parte-hartzerako programaren barruko jardueretan ibili diren taldeek esperientziak partekatuko dituzte, eta emaitzen berri emango diote elkarri. Gainera, haur eta nerabeek parte hartzeko programa eta hori osatzen duten jarduerak ezagutarazi nahi dira, talde lanean, sorkuntzan eta jolasean oinarritutako dinamikak baliatuz.
Goizean ikastetxeek hartuko dute parte; arratsaldean, berriz, hiriko ume ororentzat irekiko da. Orobat, haur eta nerabeen eskubideak aldeztu eta sustatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko zenbait herritar entitatek hartuko dute parte: AVAIM, Garenok, eta Movimiento contra la Intolerancia.
Balioak
Parte hartzea, ekitatea eta erantzukizuna.
Helburuak
- Haur eta nerabeen eskubideak babestu eta sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herritar erakundeak ikusaraztea eta horiei laguntzea.
- Haurrek parte hartzeko programa eta hori osatzen duten jarduerak ezagutaraztea.
- Haurrak hainbat alorretan (eskolan, familian eta komunitatean) parte har dezaketen subjektuak direlako ideia zabaltzea.
- Publiko ezberdinak haurrak eskubideen subjektutzat hartzen dituen ikuspegiaz sentsibilizatzea, eta pertsona bakoitzak eskubide horiek betearaztean duen erantzukizunaz ohartaraztea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. mailak).
Antolaketa
- Lekua: zehazteke.
- Eguna: 2025eko ekainaren hasierako ostiral batean.
- Ordutegia: 10.00etatik 12.30era, eta 17.00etatik 20.00etara.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da. Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Oharrak: izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.
Telefonoa: 945 161379.
Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.