Udalaren hezkuntza jarduerak - Aktibatu programaren harrera
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Deskribapena
Haur eta nerabeen parte-hartzerako programaren barruko jarduera, 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua. Ikasturte amaieran harrera egiten zaio ikasturtean zehar programako jardueretan ibili diren umeen ordezkaritza bati. Batetik, umeei zein ikastetxeei parte hartu izana eskertu nahi zaie; bestetik, ikasgeletan egindako lana zuzenean ezagutu.
Balioak
Parte hartzea, gizalegea eta erantzukizuna.
Helburuak
- Haurrek parte hartzeko programa eta hori osatzen duten jarduerak ezagutaraztea.
- Haurrak hainbat alorretan (eskolan, familian eta komunitatean) parte har dezaketen subjektuak direlako ideia zabaltzea.
- Publiko ezberdinak haurrak eskubideen subjektutzat hartzen dituen ikuspegiaz sentsibilizatzea, eta pertsona bakoitzak eskubide horiek betearaztean duen erantzukizunaz ohartaraztea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. 2., 3.eta 4. mailak) eta Batxilergoa (1. eta 2. mailak).
Antolaketa
- Lekua: zehazteke.
- Eguna: 2024-2025 ikasturtearen barruan, maiatzeko/ ekaineko egun batean.
- Ordutegia: 10.00etatik 12.00etara, gutxi gorabehera.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da. Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Oharrak: parte hartuko duten neska-mutilen kopurua zehaztuko du ikastetxeak.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.
Telefonoa: 945/161379.
Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.