Erakusketa: Euskadiko urak
- Noiz
- Hasiera eguna: 2022/05/10, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2022/07/03, amaiera ordua: 20:00
- Deskribapena
-
URA eta CEA
EAEko ingurune urtarreko naturagune esanguratsuenak eta berezienak jartzen dizkigu ikusgai «Euskadiko urak» argazki- eta marrazki-erakusketak. Uraren magia erakusten digu ibilbide horrek: lurraren azaleko ura ikusten da argazki batzuetan, ibaiak eta errekak sortzen; beste batzuek, berriz, lurpean infiltratzen den ura, Lurraren bihotza zulatzen, edertasunez betetako barrunbeak sortu eta, ondoren, iturri eta iturburuetan azaleratzen, berriro ere ibaiaren bila, itsasoraino jaitsi eta han berriro hasteko.
URAren Euskadiko urak argazki-liburuaren osagai dibulgatzailea eta didaktikoa da erakusketa, eta Joaquín Araujo naturalista ospetsuak idatziak dira argazkien ondoko testuak.
Lekua: Ataria
Data: maiatzaren 10etik uztailaren 3ra
Hizkuntza: ele bietan
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.