"Ez elikatu. Ez dute beharrik. Elkarbizitza on baten alde". Mezu horren bidez, usoekin ditugun zenbait ohitura aldatzearen garrantziaz jabetu gaitezen nahi du Udalak.
Izan ere, askotan, elikagai asko jartzen ditugu hegazti horien eskura. Horrek populazioa neurriz kanpo haztea ahalbidetzen du, eta, ondorioz, desoreka sortzen du beste animalia-espezie batzuekin eta hirian bizi diren pertsonekin.
Usoak eta hegaztiak, oro har, gure ondare naturalaren parte dira eta gizarteari onura eta zerbitzu andana eskaintzen diote.
Beren elikadura naturala aleek eta haziek osatzen dute; beste elikagai mota batzuek (ogiak, gusanitoek, etab.) haien osasunari kalte egin diezaiokete. Horrez gain, bide publikoetako janari hondarrek karraskarien eta beste animalien ugaritzea susta dezakete.
Usoei elikagaiak ematen badizkiegu oreka naturala apurtzen da, arazoak eta osasungaiztasuna eraginez, gorotzak eta luma metatzeak, zaratak, etab. Gainera, gorotzen osaerak kalte handiak eragiten ditu hiriko monumentu eta eraikinetan, horrek dakarren kalte kultural eta ekonomikoarekin.
Usoak gaixotasunak transmititzen dituzten mikroorganismoen eta parasitoen bektore izan daitezke, batez ere haiekin harreman estua dagoen egoeretan.
Guztiok dugu gure hirian bizi diren izaki guztien zaintzaren erantzukizuna, zure elkarlana beharrezkoa da.
Bide publikoetan usoei jaten ematea ondoko ordenantzaren arau-hasutea dakar: Animaliak babestea eta edukitzea arautzen duen udal ordenantza (BOTHA 1 zk. 2014-03-01ekoa).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.