Udan Gozatu! - Jolas Txokoak jantokiarekin

Izen-ematea

Kontsultatu nola eman izena Izena emateko instrukzioetan.

Hartzaileak

2019an, 2020an eta 2021ean jaiotako haurrak

Antolakuntza

Plazen eskaintza daten arabera:
Kodea Lekua Datak Plaza kopurua
1005 Zabalgana HLHI Ekainak 23 – uztailak 4 50
1006 Zabalgana HLHI Uztailak 7 - 18 50
1007 Barrutia HLHI Ekainak 23 – uztailak 4 50
1008 Barrutia HLHI Uztailak 7 - 18 50
1009 Arantzabela HLHI Uztailak 7 – 18 50

Ordutegia: 09:15etik – 15:15era astelehenetik ostiralera.

Hizkuntza: euskara.

Prezioa:

  • Tarifa arrunta: 95,50 euro
  • Bekaduna tarifa: 47,75 euro

Deskribapena

Jolas txokoak 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako aisialdi-jarduerak dira. Udako oporretan, hiriko hainbat ikastetxeetako espazioetan eskaintzen dira.

Aukera ematen dute beste haur batzuekin bizitzen, jarduera anitzez eta aire zabaleko jolasez gozatzeko eta jolas-ingurunean euskararekin harremana izateko. Jolas txokoak jantokiarekin ordutegi zabalagoa eta jantokiaren zerbitzua du barne.

Informazio gehiago

Jolas Txokoak jantokiarekin Udan Gozatu! opor-jardueren eskaintzaren parte dira.

Antolatzailea: Udal Hezkuntza Zerbitzua | Telefonoa: 945 161616 luzapena 6545 | email: udangozatu.educacion@vitoria-gasteiz.city | www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.