Gasteizek DNAn darama kirola. Hiriburuan, hamar milioi metro karratu baino gehiago parkeak dira, pasatzeko, korrika egiteko edo bizikletaz ibiltzeko.
Gasteiz bizikletaren hiria da. Oso laua denez (Hirigune Historikoa izan ezik, mendixka batean dago eta), toki ezin hobea da alde batetik bestera bizikletaz joateko. Hiriko kaleetatik ez ezik, hiria inguratzen duen eraztun berdetik eta bertan dauden ibilbide ugarietatik ere bizikletaz joan daiteke.
Bizikleta bideak, alokairua eta araudia
Gasteiz oso lotuta dago kirolarekin, izan ere, pertsona ugarik egiten dute korrika hirian zehar.
Korrikalarientzako ibilbideak
Gasteiz da biztanle bakoitzeko espazio berde eta lorategi gunerik zabalenak dituen Europako hirietako bat (42 metro karratu inguru biztanleko); guztira, hamar milioi metro karratu baino gehiago parkeak eta gune edo ibilbide berdeak dira.
Ibilbide gomendatuak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.