Udalarekin adosten da zergen ordainketa hileko kuotetan banatzea. Gehienez 60 hilabeteko epea ematen da, bai borondatezko aldian, bai betearazlean.
Zergadunak adierazitako banku-kontuan kargatzen dira ordainketa zatikatu helbideratuen kuotak, hil bakoitzeko 30ean, egun balioduna bada, edo egun horren aurreko azken egun baliodunean, bestela.
Udalarekin adosten da zergen ordainketa osoa epealdi jakin batez atzeratzea. Gehienez 12 hilabeteko epea ematen da, irizpide hauen arabera, bai borondatezko aldian, bai betearazlean:
Zatikatu edo atzeratzeko erabakiak beti sortzen ditu berandutze-interesak, borondatezko aldia bukatzen denetik eta zatikatze edo atzeratzeak iraun bitartean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.