Solasaldia: ZAINDU ETA BIZIRIK IRAUN! Nola antolatzen dugu bizimodua zaintzen dugun bitartean?

Noiz
Eguna: 2020/01/28, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

Adineko bat zaintzen denean ekintzarako plan bat izatearen garrantziaz hitz egingo da. Ekintzarako plan hori lantzeko ideiak emango dira, zaintzaren helburuak eta horiek lortzeko modua argi izaten laguntzeko.

zaintzak

  • Noiz: urtarrilaren 28a, asteartea, 18:30 - 20:00.
  • Lekua: Simone de Beauvoir aretoa. San Ignacio Loiolakoaren kalea, 8 (Los Ángeles tabernaren aurrean)
  • Izen ematea: urtarrilaren 13tik aurrera 945 13 56 16 telefonoan 9:00-15:00 ordutegian.

Jarduera hau Adineko Pertsonak Zaintzen dituzten Familiei Laguntzeko Programaren barruan kokatzen da.  Programak familia zaintzaileei jardun horretan laguntzeko asmoa du; adinekoa familiartean zaintzen jarraitzerik izan dezaten ahalbidetzen du, ahalik eta baldintzarik hoberenetan.

Programak bi atal ditu: arnasa hartzeko zerbitzuak eta programa psikosozialak. Besteak beste, informazio eta prestakuntza jarduerak, elkarri laguntzeko taldeak, banako edo familientzako laguntza psikosoziala eta zaintzaileen topaketak barne hartzen dituzte programa horiek.

Programari buruzko informazioa eta hitzordua eskatzea: 945 161356 telefonoan (8:30-14:30) edota webgunean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: