21 Zabalgunea - Datu pertsonalen babesari buruz

Gaur egun informazioak, eta are gehiago pertsonala bada, balio neurtezina du enpresa gehienentzat eta haien negozioentzat. Datu horiek tratatzean jokaera jakin batzuk hartzea eskatzen zaie enpresei; hots,pribatutasuna errespetatzeko seriotasunez konpromisoz eta erantzukizunez jokatzea. Hala, informazio hori kanpo- zein barne-arriskuetatik babestu behar dugu eta era arduratsuan kudeatu.

Horretarako, Europar Batasunak 2016anDatuak Babesteko Erregelamendu Orokorraonetsi zuen eta, urte hartako maiatzean indarrean jarri arren, bi urte igaro arte (2018ko maiatzaren 25a) ez zen aplikatu beharrekoa izan. Europako araudi horrek une hartan zegoen legea (Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) ordezkatzea ekarri zuen, etalege berri bat sortzea: 2018ko abenduaren 5eko Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoa.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak erantzukizun aktiboa galdatzen die enpresei eta, hortaz, jokaera proaktiboa, prebentiboa eta arretatsua izatea datuak babestean. Horretaz gain, eskatzen zaiena betetzen dutelako ebidentziak gorde beharko dituzte, eta hartzen dituzten neurriak etengabe berrikusi eta eguneratu, aldatuz doazen zirkunstantzietara egokitzeko.

Gasteizko Udaleko 21 Zabalgunea SA hirigintza-sozietateari ere badagokio araudi berria betetzea, bete-betean eragiten baitio. Izan ere, 21 Zabalgunea sozietateak izaera pertsonaleko informazio ugari darabil, besteak beste, birgaikuntzak, alokairuak, salmentak eta abar kudeatzeko. Datu horiek guztiak behar bezala babestu behar dira eta araudiak hori egiteko betebeharra ezartzen digu.

Araudi berria betetzekohartutako lehenetariko urratsadatuak babesteko ordezkaribat izendatzea izan zen. Ordezkariaren egiteko nagusia arloaren ingurukoinformazioa eta aholkularitza ematea eta araudia betetzen dela zaintzeada, bai etakontrol-agintaritzarekiko harremanetarako erreferentzia izateaere. Hona hemen harremanetarako datuak:

  • ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA.
  • Zulueta jauregia. Senda ibilbidea, 2 - 01007 Vitoria-Gasteiz.
  • IFK: A-01302462
  • Datuak babesteko ordezkariaren posta elektronikoa: dpdensanche21@vitoria-gasteiz.org

Loturak

Intereseko webguneak eta dokumentuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.