Elurra Gasteizen

Elurra Gasteizen

Planifikazioa

  • Kontuan hartu behar dugu joan-etorrietarako eta eguneroko bizitzako bestelako zereginetarako ohi baino denbora gehiago beharko dugula; beraz, eguna planifikatzean aintzat hartu beharko dugu eguraldi txar hori.
  • Hiri arteko errepideetara atera aurretik, adi entzun segurtasun aholkuak eta eguraldi iragarpenak. Erabil itzazu errepide garraio publikoa edo trena.

Zirkulazioa

  • Hiri barruko joan-etorrietan, ezinbestekoa ez bada, saiatu ibilgailu pribatua ez erabiltzen, eta erabil ezazu garraio publikoa.
  • Ibilgailu pribatua erabili beste aukerarik ez baduzu, kontuz gidatu, poliki, segurtasun tartea zainduz. Frenatu behar izanez gero, poliki egin, ibilgailuaren kontrola galtzeko arriskua duzu eta. Erabil itzazu neguko neumatikoak edo, horren ezean, kateak.
    Neguan ibilgailuak gidatzeko gomendioak
  • Garaje pribaturik baduzu, sar ezazu autoa bertan, ez utzi kalean aparkatuta.
  • Ez da gomendagarria bi gurpileko ibilgailurik erabiltzea (motozikleta, ziklomotor eta bizikletak). Bizikletan ibiltzen bazara, erabil ezazu kontu handiz, eta ez ezazu bortizki frenatu, ezta norabide aldaketa bortitzik egin ere.

Oinez

  • Saia zaitez hiriko parke eta zuhaiztietatik ez igarotzen. Izan ere, zuhaitzetako adarretan metatzen den elurra dela eta, horiek erortzeko arriskua dago. Teilatu-hegaletatik eta erlaitzetatik elur zatiak erortzeko arriskua dagoenez, saia zaitez leku horietatik ez igarotzen.
  • Elurra urtzen denean kontuan hartu behar da elur jauzien arriskua. Arrisku jakin bat atzemanez gero, 092 telefonora deitu behar da lehenbailehen, haren kokapena eta gorabeherei buruzko informazioa emateko.
  • Adineko pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei espaloi bereziki elurtu edo gerizpean daudenetan ez ibiltzeko gomendatzen diegu, erori eta min hartzeko arriskua handia delako. Etxetik atera behar izanez gero, arropa eta oinetako egokiak jantzi behar dira.
  • Kalea gurutzatzerakoan kontu egin datozen ibilgailuei, eta erakutsi gidariei gurutzatzeko asmoa duzula, bat-batean frenatzera behartu gabe.

Garbiketa

  • Zuk ere lagundu dezakezu. Jabeen erkidegoek eta garajeen jabeek elurra garbitu beharra dute beren etxeen aurreko espaloi zatian eta garaje partikularretako sarreran. Udal zerbitzuei espaloiak garbitzen lagunduz gero istripuak eragotz daitezke, esaterako, oinezkoen erorikoak.
  • Ibilgailuentzako pasabideak dituzten enpresa edo bestelako instalazioen titularrek horiek garbitzeaz arduratu beharko dute, bai eta beren jabegoen barruan dauden aparkalekuak edo maniobra eremuak garbitzeaz ere.
  • Gatza neurriz erabili. Hirian zehar 33 gune daude herritarren eskura, gatza eta/edo palak hartzeko. Dena dela, gatza eta urgarriak neurriz erabili behar dira, gatza ingurumenerako kaltegarria baita.
  • Gatzaren erabilerari buruzko argibideak
  • Oso garrantzitsua da zerbitzu publikoei laguntzea, bereziki hondakinak biltzeko zerbitzuari, funtsezkoa baita kaleetan zaborrik ez metatzea.

Informa zaitez 010 telefonoaren bidez, udal webgunearen bidez edo sare sozialen bidez: Twitteren (@VG_elurranieve(Beste leiho batean irekiko da), @Bomberos_VG (Beste leiho batean irekiko da) edo @VG_Policia(Beste leiho batean irekiko da)) edo Facebooken (Elurra Vitoria-Gasteizen / Nieve en Vitoria-Gasteiz(Beste leiho batean irekiko da)). Ezer gertatuz gero, deitu larrialdietako telefonoetara: 112 edo 092 (Udaltzaingoa).

Denok batera ekiten badugu, askoz hobetoegingo diegu aurre elurrak eragindako eragozpenei.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: