Elurteei aurre egiteko planaren edukia: garbiketa ibilbideak eta planaren ardatzak

Elurra Vitoria-Gasteizen

Garbiketa ibilbideak

Hemen plan osoa kontsulta dezakezu pdf ikonoa, baita ezartzen diren garbiketa ibilbideak jasotzen dituzten planoak ere. Agiriak PDF formatuan daude.

Eguneratuta: 2021/11/30.

Elurteei aurre egiteko planaren ardatzak

Elurteei aurre egiteko planean honako lehentasunak ezartzen dira:

  • Herritarrei egoeraren eboluzioa jakinaraztea, argitasunez zein maiztasunez, une bakoitzean behar diren oharrak eta aholkuak emanez.
  • Leku publiko eta pribatu berezietarako sarbidea erraztea, bertako zereginak ohi bezala bete ahal izateko: ospitaleak, egoitzak, udal zerbitzuak eta zerbitzu publikoak (autobusak, hilerria, zabortegia, araztegiak, etab.).
  • Larrialdietan edo ezbehar kasuetan laguntzea, arriskuan dauden pertsonak eta ondasunak salbatu eta babestuz.
  • Industria jarduera atzeratu eta gelditzea eragoztea, eremu horietako bideetan garaiz esku hartuz.
  • Bide nagusietan eta ibilbide erabilienetan zirkulazioa egokia izan dadin ahalbidetzea, erdialdean zein aldirietan, alde urrunenak isolaturik gera ez daitezen.
  • Lehentasunezkotzat jotzen diren gainerako egoerak konpontzea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.