'Irudiak olerti' bideo olerki lehiaketa - Oinarriak

Gauekoakaisialdi-programaketaPoetakMaiatzean antolatutako bideo olerki lehiaketa bat da Irudiak Olerti.

1. Testuingurua

Olerki eta bideoaren arteko sinergia bilatzen du lehiaketa honek. Parte hartzaile gazteek emozioak, pentsamenduak eta istorioak adierazi eta transmititzeko aukera izango dute ikus-entzunezkoen eta poesiaren bitartez.

Ikuspegi desberdin bat bilatzen da, non, lehiaketatik harago, elkarrizketa eta gogoeta bilatzen dugun. Lehiaketa eta gero, jasotako lan guztiak Gauekoak programaren euskarri digitaletan ikusgai egongo dira; horrela, katalogo kultural iraunkor bat sortuko da, gazteengan arte sorkuntza eta horren kontsumoa modu erraz, doako eta dinamikoan sustatuko duena.

2. Parte hartzaileak

  • 16-30 urte (biak barne) izatea.
  • Parte hartzaileak gasteiztarrak izan behar dira edota Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin.

3. Deialdia

Lanak bidaltzeko epea 2024ko apirilaren 26tik maiatzaren 19ra arte (biak barne).

4. Parte hartzeko modua

Honako hau bidali behar da info.gauekoak@gmail.com helbidera:

  • Bideo artxiboa .mp4 formatuan lanaren izenburuarekin.
  • Egilearen/egileen izen abizenak, jaiotze data, e-maila, telefonoa eta bizilekua.
  • Aurkeztutako lanak izenburua izan behar du. Ez da kontuan hartuko izenburu edo/eta azalpen gabeko bideorik.
  • Izenburua, testuak eta lokuzioak euskaraz izan behar dira.
  • Iraupena:gutxienez minutu 1eko iraupena izan behar dute obrek eta gehienez 2 minutukoa.
  • Formatua: MP4 formatuan bidali behar da. Ez da beste formaturik onartuko.
  • Neurria:InstagramReelformatuarenneurriak errespetatu behar dira, 1080x1920px
  • Gaia: Olerkia eta irudia uztartzen duen bitartean, guztiz librea.
  • Epaimahai profesional batek aukeratuko ditu bi lan irabazleak.
  • Nahi beste lan bidal daitezke. Egile beraren lan bat baino gehiago saritua suertatzekotan, sari bakarra jasoko du.

5.Zer baloratuko da?

  • Originaltasuna, kalitate artistikoa eta teknikoa.
  • Taldean aurkeztutako lanak modu positiboan baloratuko dira. Taldearen ⅔ 16-30 urte bitartekoak izan behar dira eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin.
  • Hiriko beste eragile batzuen parte-hartzea, modu positiboan baloratuko da.
  • Euskararen erabilera egokia.
  • Olerkia eta bideoa uztartzeko modua.

6.Epaimahaia eta epaia

Aurkeztutako lanak epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

  • Poesian aditu batek.
  • Ikus-entzunezkoetan aditu batek.
  • Gauekoak aisialdi programako kide batek
  • Gasteizko Gazteria Zerbitzuko teknikari batek.

Epaia 2024ko maiatzaren 24ean jakinaraziko da.

7. Sariak

  • 1. saria
    • Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko 50 euroko bono bat.
    • Filmin plataformarako urtebeteko harpidetza.
  • 2. saritua
    • Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko 50 euroko bono bat.
    • Filmin plataformarako urtebeteko harpidetza.

    Sariak ezingo dira metatu. Irabazleak ezingo balu sariaz gozatu hirugarren pertsona bati emateko aukera izango du antolakuntzarekin horrela adostuz gero.

8. Online erakusketa

Lehiaketa honetara aurkeztean, onartzen dut, lehiaketa bukatzen denean, aurkeztutako lana @gauekoak.gasteiz(Beste leiho batean irekiko da) Instagram Instagram-eko profilera igotzea.

9. Irabazleen betebeharrak

Instagramekoerakusketa: irabazlesuertatuz gero, aurkeztutako lanaren inguruko minutu bateko azalpen bideo bat egitera konprometitzen zara.

10. Oharrak

  • Aurretik aipatutako puntuekin edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan info.gauekoak@gmail.com helbidean.
  • Aurkeztutako lan guztiak Gauekoak programaren esku geratuko dira eta erabiltzeko eskubidea beretzat gordeko du, betiere egilearen izen-abizenak aipaturik.
  • Lehiaketaren antolatzaileak bidalitako lanen batean baldintzak betetzen ez direla edota lanak kutsu iraingarria duela ikusten badu, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko da eta ez da argitaratuko.
  • Parte hartzean, aipatutako oinarriak baita epai mailaren erabakiak ere onartzen dira.
  • Antolatzaileek bere esku izango dute oinarri hauetan jaso ez den edozein gorabehera ebaztea.

Gauekoak eta Poetak Maiatzean

www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

www.poetasenmayo.com(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: