BIZAN, gune gardena eta hitz egiteko irekia

2024ko apirilaren 26an argitaratua

BIZANen bilera orokorrak egin dira sarea osatzen duten 16 zentroetan. Udaleko langileek, zentroetako teknikariek eta batzordeetako pertsonek zentroetan egin diren ekintzak eta 2024an egin nahi direnak azaldu dituzte.

Batzordeen lan altruista handia nabarmendu da; izan ere, hilero 250 jarduera baino gehiago prestatzen dituzte, eta adin guztietako pertsona askok parte hartzen dute. Auzo sareetan egiten ari diren jardueren berri eman da, eta +60 aholkularitza psikologikoko eta aholkularitza juridikoko zerbitzuak daudela gogorarazi da.

Bertaratutakoek zituzten zalantzei buruz galdetu dute eta erantzuna eman zaie.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.