Gasteizen zenbait azoka eta feria egiten dira kalean bertan, era guztietako ekoizleak eta saltzaileak biltzen dituztenak.
Hiriko hainbat alderditan astero edo egun jakinetan egiten diren azoketan produktu gastronomikoak, jantziak, bilduma-gaiak, apaingarriak, osagarriak eta abar aurki ditzakegu. Azoketan, oro har, inguruko ekoizle, artisau eta saltzaileek askotariko produktuak eskaintzen dituzte.
Gasteizko Udalak aldian aldiko eta egun jakinetako azoka hauek kudeatzen ditu:
Oinez eta ibilian egiten den puxika, txano, lepo-zapi edota jaietako beste ohiko produktuen salmenta.
Bestetik, Gasteizko Udalak salmenta ibiltariko jarduera hauek kudeatzen ditu:
Izozkiak saltzen diren kiosko eta saltoki-ibilgailuak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.