Off Lokal, bigarren atala 2026/10/03 19:30 - 21:00 Topalekua: Aldabe Gizarte Etxea Helduak. Ezin da sartu aretora 3 urtetik beherako adingaberik. Euskara Atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako 6 pieza eszenikoak proposatzen dira. Ikusleak abiapuntu batean biltzen dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatzen dira. Nora, nora ezean - Musaloka Kolektiboa Joaten ez den emakume bat da Nora, geratzen dena, auzoko bazterrak bere egiten dituena. Obrak hizpide du etxegabetua izan den adineko emakume baten eguneroko erresistentzia. Sistemak bazterrera bultzatu nahi duen arren, Norak bere auzoan bizitzen jarraitzea erabaki du. Noraezean doa, edonon etxea sortzen eta kaleko izkina bakoitza elkargune bihurtzen. Antzerki gestualaren eta egunerokotasunaren poetikaren bitartez, lan honek espazio publikoa babesleku bihurtu nahi du, gaur egungo etxebizitzaren problematika plazara ateraz eta pertsona orok bizitza duin bat izateko duen eskubidea aldarrikatuz. Etorkizunak dio Fuego! - Makur Antzerkia Etor zaitez Frank Benson idazlearen azken liburuaren aurkezpenera: Etorkizunak dio Fuego!. Beldurrezko liburu bilduma baten hamairugarren eleberria da. Aurreko liburuek ez zuten harrera onik izan eta Frank bere muga jo du. Agian hau izango da bere azken aukera. Hil ala bizikoa da. Arrakasta izango du saiakera honetan? Liburua irakurri duen norbait etorriko ote da behintzat?, ala patuak beste plan bat dauka berarentzat? II. koadroa: Ukondoa - Parasite Kolektiboa 2024ko irailean, Baratza aretoko emanaldi batetik irtetean, publikoa poliziaren esku-hartze baten lekuko izan zen. Esku-hartze horretan hainbat pertsona atxilotu zituzten. Bizipen horren inpaktu bisuala izan da obra honen pizgarria. Antzokira itzuliko gara geure buruari galdetzeko zergatik erabiltzen duten indarkeria gorputz batzuek beste batzuen aurka. Izan ere, ez dira gauza bera behean ala goian dagoen gorputz bat, gizon batena ala emakume batena, jantzita ala biluzik dagoena, ondo ala gaizki jantzita dagoena, indartsua, arina, beste kolore batekoa... Geure buruari galdetu diogu zenbat iraun dezakeen irudi batek eszenan, eta zenbat denboraz eutsi ahal dion gorputz batek beste gorputz bat gainean duela. Sarbidea Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da) 15 € Kontsultatu deskontuak. Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16 Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es) Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan. Informazio gehiago Nora, nora ezean / Moradora - Musaloka Kolektiboa Zuzendaritza: Silvia Larrauri Dramaturgia: Silvia Larrauri, Ania Beltrán Kanpo begirada: Inés Vaquero, Iñigo Sanz Antzezleak: Silvia Larrauri Maskara aholkularitza: Rodrigo Casillas Martín Etorkizunak dio Fuego! - Makur Antzerkia Ideia eta sorkuntza: Makur Antzerkia Antzezleak: Jone Bengoa, Gontzal Uribe Kanpo begirada: Pablo Ibarluzea Diseinu grafikoa: Irati Antía II. koadroa: Ukondoa - Parasite Kolektiboa Zuzendaritza eta dramaturgia: Marina Suárez, Hannah Frances Whelan Laguntza artistikoa: Idoia Zabaleta Antzezleak: Unai López de Armentia, Garazi López de Armentia Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 51. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.
Lotutako informazioa Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren Programazioa Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Ekitaldien agenda Turismo agenda - Turismoa Vitoria-Gasteizen Antzoki Sareko agenda Udal Antzoki Sareko programazioa