Sidari

  • 2026/10/15
  • 19:30 - 20:45
  • Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoalde Gizarte Etxean)
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik.
  • Euskara

Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina alda dezake etorkizunak oraina?

Hogeita hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da honako hau.

Jonek eta Jokinek interrail bidaia bat egitea erabaki dute, Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotekidea.

"Bizitzako bikotekidea". Existitzen al da horrelakorik?

Trenean igotzearekin batera, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Horiek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea, eta hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek betiko maitatzen omen dute elkar. Bidaiaren hainbat momentutan adineko bikote horrekin topo egin ahala, modu logiko eta arrazionalean ulergaitza den zerbait susmatzen hasiko da Jone: bikote xelebre hori beraiek al dira, lau hamarkada barru?

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

15 €

Kontsultatu deskontuak.

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16.
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara.
    • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es).
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan.

Informazio gehiago

Egilea: Kepa Errasti.

Zuzendaritza: Getari Etxegarai.

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal.

Antzezleak: Iholdi Beristain, Hodei Arrastra, Getari Etxegarai, Kepa Errasti.

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 51. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.