Adolescencia infinita

© Nerea Coll
  • 2026/10/07
  • 19:30 - 20:50
  • Felix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
  • Gaztelania

Elkarte sekretu honetako kideak oso dibertigarriak eta aspergarriak dira aldi berean, apatikoak eta sutsuak, beldurtiak eta ausartak, zuzenak eta enigmatikoak, konpromiso handikoak eta axolagabeak. Buruargiak. Datorren edozertarako prest. Une batez elkarte horretako kide izan nahiko genuke, gogora ekartzeko bizitzako une eraldatzaile horren edertasuna, plazera, mina. Nerabezaroa heldutasunetik ulertu nahi genuke, baina ezinezkoa da.

Adolescencia Infinita antzezlanean hiru heldu nerabezaroa ulertzen saiatuko dira, egungoa zein beraiek bizi izandakoa. Zer oroitzen dugu bizitzaz eta suntsipenez beteriko garai hartaz? Zer sekretu genituen ordu hartan, inoiz kontatu ez ditugunak? Zer harreman genuen helduekin? Zer nahi genuen orduan? Zerk haserretzen gintuen? Zer berreskuratuko genuke urte haietatik... eta zer ezabatuko?

Konpainiak berezko dituen umorea, samurtasuna eta ironia baliatu ditu, baita plastika zaindua, zuzeneko musika eta hormona adoleszente asko ere, eta energia eroa, parranda kontrolgabea, oihuak, barreak eta negarrak. Oraingo honetan, Pont Flotant konpainiak argi-ilunez beteriko bizi-prozesu batean jarri du fokua, alegia, harremanak izatea kostatzen zaigun etapa erabakigarri horretan.

OHARRA: ke/laino trinkoa erabiliko da, baita potentzia handiko argiak eta argi estroboskopikoak ere.

archivo pdf Dossier Adolescencia infinita

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2026/09/16 10:30

18 € 

Kontsultatu deskontuak.

Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16

  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)

Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Konpainia: Pont Flotant(Beste leiho batean irekiko da)

Zuzendaritza, dramaturgia eta testua: Joan Collado, Jesús Muñoz, Pau Pons (Pont Flotant)

Antzezleak: Joana Alfonso, Yolanda García, Jesús Muñoz, Javi Vega

Espazio eszenikoa eta jantziak: Joan Collado

Argiztapen-diseinua: Marc Gonzalo (AII)

 Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 51. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.