Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua

Gasteiz Aktiboa Sustatu

Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuaren helburua da pertsona ez-aktiboei laguntzea jarduera fisikoa eguneroko bizitzan txertatzen, beren egoera fisikoa eta ongizate orokorra hobetzen lagunduko dien ohitura bihurtuz.

Orientatzailea oso figura garrantzitsua da, beste pertsona batzuen bizitzan funtsezko aldaketa bat eragiteko gaitasuna duen norbait, poztasun pertsonalez betetako bide berri batetik gidatuko dituena.

Non?

  • Zabalganeko Osasun Zentroa
  • Salburuko Osasun Zentroa
  • Aranbizkarra II Osasun Zentroa

Noiz?

Jarduera Fisikoaren orientatzaileak lehen mailako arretako medikuek bideratutako pertsonak artatuko ditu ordutegi hauetan:

  • Astelehenetik ostiralera, goizez, 11:30etatik 12:30etara*
  • Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 16:30etik 18:30era*

*Orientatzailearen egutegian zehazten da zer egunetan egongo den osasun zentro bakoitzean.

  • Asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara, Zabalganeko gizarte etxean jarduera fisikoko saioak egingo dira talde itxietan, jarduera fisikoaren orientatzaileak antolatuta.

Nola sar zaitezke zerbitzu honetan?

Osasun Zentroetako lehen mailako arretako medikuek baloratuko dute zure kasua eta Udaleko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzura bideratuko zaituzte.

Jarduera fisikorako eta sedentarismoa murrizteko gomendioak

Kontsultatu jarduera fisikoaren gomendioak jarduera fisikoa egiten hasteko eta sedentarismoa murrizteko.

Gomendioen liburuxka

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.