Egonaldi Turistikoen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala: behin-behineko onespena

2026ko urriaren 2an argitaratua

Gasteizko Udaleko Udalbatzak, 2026ko irailaren 25ean egindako bilkuran, behin-behineko onespena eman dio Egonaldi Turistikoen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalari.

Jendaurrean jartzea eta erreklamazioak

Testua San Martineko udal bulegoetan kontsulta daiteke (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea), interesdunek aukera izan dezaten dosierra aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko, idazki bidez Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo, bestela, araudi orokorrean aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Helbide elektroniko honen bitartez ere lortu ahal izango da dosierraren edukiari buruzko informazioa: ordenanzas.fiscales@vitoria-gasteiz.org

Erakusketa epea 2026ko azaroaren 16an amaituko da, egun hori barne. Ordura arte, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikotzat joko da ordura arte behin-behinekoa zen erabakia.

Informazio gehiago

Egonaldi Turistikoen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Kontaktua

Ogasun Saila | Zerga Kudeaketarako Zerbitzua

Pintor Teodoro Dublang kalea, 25 behea | T. 945 161 132

www.vitoria-gasteiz.org/zergak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.