2026ko urriaren 2an argitaratua
Aurten, haurrak eta nerabeak izango zarete 2027ko Egutegiko benetako protagonistak, Gasteizko Udalarekin eta AVAIMekin batera.
Zuen begirada ezagutu nahi dugu gai oso garrantzitsu baten inguruan: parte hartzea, iritzia ematea, entzunak izatea eta gure hirian edo komunitatean ekarpenak egiteko aukera izatea.
Beraz… atera sormena!
Hona hemen inspiratzeko galdera batzuk:
Nork har dezake parte?14 urte arteko haur eta nerabeek.
Epea: 2026ko urriaren 31ra arte.
Gaia: 2027ko EGUTEGIA
Bidali zure marrazkia aktibatu@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Eta oso garrantzitsua: gorde jatorrizko marrazkia paperean.
Animatzen zara parte hartzera?
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.