Kontsumitzaileen eskubideak COVID-19ak eragindako egoeren aurrean

2020ko apirilaren 8an

Koronavirusaren krisiak eragindako alarma egoerak ekarri du bidaiak eta bestelako zerbitzuak bertan behera uztea, ospakizunak atzeratzea edo baliogabetzea, hizkuntza eskolak, kirol jarduerak, haurtzaindegiak bertan behera uztea... Testuinguru honetan, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek dituzten eskubideak(Beste leiho batean irekiko da) adierazitako inguruabarren ondorioz jaso ditu Kontsumobidek. Zehazki, gai hauetan:

  1. Bidaiak
  2. Ekitaldiak edo beste era bateko zerbitzuak bertan behera uztea
  3. Gimnasio, akademia eta bestelako zerbitzuen kuotak
  4. Gaixotasun-aseguruak eta osasun-laguntzako aseguruak
  5. Merkataritza elektronikoa
  6. Ondasunen salerosketako kontratuak ezeztatzea
  7. Epeak bertan behera uztea
  8. Hartutako beste neurri batzuk: banku-txartelen muga, hileta-zerbitzuen prezioak...


Bestalde, nabarmendu du, Kontsumobideren eta beste administrazio eskudun batzuen aholkua dela osasun-agintariek eta osasun-larrialdiarekin zerikusia duten bestelako agintariek etengabe eguneratuta ematen duten informazioa kontsultatzea batez ere.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.