Ekintza solidarioak. Dohaintzak, babes-materialen sorrera eta laguntza-sareak

Gasteizko Udalak sostengua eman die COVID-19aren aurka ari direnen aldeko zenbait ekimeni, eta elkartasun kate horien bidez sortutako babes-materialak ere jaso ditu.

Horien artean dago Eutsi Goiari(Beste leiho batean irekiko da) plataforma, osasunaren alorreko profesionalen talde batek sustatua, enkante solidario baten bidez 178.000 euro bildu baitituzte. Diru horrekin erositako babes-materialetako batzuk adinekoei laguntzeko “San Prudentzio” zentro integralari eman dizkiote, baita udalaren etxebizitza komunitarioei ere.

Orobat, ehundik gora babes-mantal egin dituzte ehun iragazgaitz eta garbigarria baliatuz, eta Udalari eman. Gasteizko 60 jostunek baino gehiagok lagundu diote ekimenari, zeinaren asmoa baita gutxienez mila mantal egitea osasun zentro, egoitza eta beste baliabide batzuetarako; garraiorako boluntarioek ere hartzen dute parte. Udalak lehengaietako batzuk erosi ditu, eta materialen garraioa erraztu.

Aurreko mantal solidarioak 

Ekimen horretan 40 pertsonak eta gehiagok hartzen dute parte; babes-materialak ekoizteko laguntza eta lehengaien dohaintzak baino ez dituzte onartzen. Delantales Solidarios Vitoria(Beste leiho batean irekiko da) ekimenak 500 mantal iragazgaitzetik gora eta plastikozko 14.000 aurreko mantaletik gora eman dizkie udal zerbitzuei. Udalak, berriz, laguntza eskaini die sortzen ari diren material guztia banatzeko.

Koronabirusaren kontrako Euskadiko maker komunitatea

COVID-19aren kontrako Euskadiko maker komunitatearekin (Beste leiho batean irekiko da)ere elkarlanean ari da Udala. Martxoaren bukaeran areto bat laga zien Simon Bolibar plazan, 3D baliatuz material sanitarioa ekoizteko. Aretoa uzteaz gain, PVCzko ia 7.000 lamina garden eman zizkien Udalak, material hori baliagarria baita zipriztinen aurkako biserak fabrikatzeko.

Horren truke, komunitateak egindako 150 babes-pantailatik gora jaso ditu Udalak. Egibiden ere hasi dira babes-pantailak egiten, eta harremanetan jarri dira Udalarekin, epe labur eta ertainean horien beharra balu ere. 

Gel hidroalkoholikoa

Gel hidroalkoholikoa egiteko elkarlana ere abian da. Udal laborategiak badu ahalmenik soluzio hidroalkoholikoa egiteko, eta Osakidetzak lehengaiz hornitu du produktu hori ekoitz dezan. Udal Administrazioaren Sailak dagoeneko 65 litro gel jaso ditu udal langileen artean banatzeko. Lehen esperientzia horren emaitzaren arabera erabakiko da ekoizpena handitzea ala ez.

Udaltzaingoa

Donaciones de material sanitarioAipamen berezia merezi du Udaltzaingoa betetzen ari den egitekoak enpresa, entitate eta partikularren elkartasun-olatua bideratzeko garaian, haiek zuzenean jo baitute Agirrelandara osasun eta larrialdietarako langileei laguntzeko asmoz. Horri esker, Udaltzaingoak maskara, eskularru eta mantal ugari eman ahal izan dizkie osasunaren arloko agintariei, baita babesteko beste baliabide batzuk ere. Ia berrogeita hamar denda, entitate, elkarte eta enpresak jo dute Udaltzaingora ekarpenak egitera.

Guztion Artean elkartasun sarea

Azkenik, Guztion Artean(Beste leiho batean irekiko da) elkartasun sare antolatua egiten ari den lana gogoratu nahi du Udala. Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko. Erakunde publikoek sortutako sareak Gurutze Gorriaren eta Cáritasen laguntza du, eta 70 urtetik gorako pertsonei eta beste pertsona ahul batzuei ematen die sostengu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: