Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuen egoera
Udalak indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden pertsonei gogorarazi die arreta-baliabideak martxan dituela. Herritar guztiei dei egiten die gure inguruan gertatzen denaz jabetzeko eta arduratzeko; horrela, indarkeria- edo desanparo-egoeraren baten lekuko izanez gero, udalerrian eta, oro har, EAEn eskuragarri dauden baliabideak eta zerbitzuak erabiliko dira.
Baliabide orokorrak
- Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (SMUS) 24h: [[telefono zenbakia: 945 134 444]]. Aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa: aurrez aurrekoa 8:00etatik 22:00etara astelehenetik igandera eta guardia lokalizatua 22:00etatik 8:00etara (San Antonio kalea, 10)
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: kokalekuak eta harremanetarako telefonoak. Aurrez aurrekoa eta telefono bidezkoa, 9:00etatik 14:00etara. Informazioa, orientazioa eta aholkularitza (aurrez aurrekoa auzo bakoitzeko gizarte-etxeetan kokatutako oinarrizko zerbitzuetan).
- Udaltzaingoa 24h: 092. Genero eta Familia Indarkeriaren Taldea: 945 161635 proteccion5.policia@vitoria-gasteiz.org. Aurrez aurrekoa/telematikoa 6:30etik 22:00etara. Koordinazioa, babesa, jarraipena eta komunikazioa gizarte-zerbitzuekin, epaitegiarekin eta beste polizia batzuekin.
- Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako behatokia: 633 309 653; info@ikusgune.eus; www.ikusgune.eus. Edozein eraso LGTBIfobikori buruzko informazioa, aholkularitza, arreta eta komunikazioa.
- Emakumeentzako Zerbitzu Espezializatua (SATEVI) 900 840 111;satevi@zerbitzuak.org. Eusko Jaurlaritzak kudeatua eta EAE osoan operatiboa 24 orduz (doakoa da eta ez du aztarnarik uzten).
- Larrialdi-egoeran: 112 SOS Deiak
- EAEko arreta-zerbitzuei buruzko Emakundek emandako informazio gehiago: Arabako eta Gasteizko zerbitzuei buruzkoa, baliabide eta zerbitzuen gida orokorra (pdf) eta baliabide eta zerbitzuen mapa aktiboa.
Desgaitasuna duten emakumeentzako informazio eskuragarria
Emakundek baliabideei buruzko informazio eskuragarria eskaintzen du desgaitasunen bat duten eta konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeentzat.
- Irakurketa errazeko kartela (pdf), krisialdian martxan jarraitzen duten indarkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzuei buruzkoa. Fevas Plena Inclusión Euskadi enpresak egina.
- Zeinu-hizkuntzan egindako bideoa, Emakundek eta Euskal Gorrak-ek egina.
- Ikusteko zailtasunak dituzten pertsonentzako informazio-kartela (pdf), ONCE Fundazioarekin batera egina
- "Indarkeria matxistaren biktima diren desgaitasunen bat duten neskatilak eta emakumeak. Esku hartzeko jarraibideak "(pdf), profesionalentzat, ENEKArekin batera egina.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.