VGarbi - Garbiketari buruzko iradokizunak eta kexak bidaltzeko doako mezularitza zerbitzua
VGarbi telefonozko mezularitza zerbitzua da, doakoa, herritarrek Gasteizko garbiketari buruzko iradokizunak eta kexak bidaltzerik izan dezaten.
Nola funtzionatzen du?
- Mugikorrez komunikatzeko plataforma erabilienen bitartez - WhatsApp eta Telegram - Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzura jo dezake nahi duen orok, udalerriko kaleetan egoera anormalik antzemanez gero.
- Erabilera oso erraza da:
- Nahikoa da aplikazio horietakoren bat deskargatzea eta 681 102 020 zenbakira mezu bat idaztea, zikinkeria antzeman den lekuaren argazki bat bidaltzeko, non dagoen ahalik eta zehatzen azalduz.
- Udalak garbiketa-kontratari emango dio horren berri, ahalik eta azkarren joan daitezen.
- Zenbaki horretan ez da telefono deirik jasoko.
*Oharra: Zerbitzu honek ez ditu ordeztuko horrelako jakinarazpenetarako erabili ohi diten beste bitartekoak, hots, Herritarren Postontzia eta 010 telefonoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.