Ausazko jokoen eta kirol-apustuen gaineko sentsibilizazio-kanpaina - 2022

Hautsi gurpila

“Hautsi gurpila, apustuek harrapatu egiten zaituzte”

Artearen eta gorputz-adierazpenaren bidez sentsibilizatzea: horixe da Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzuak nerabeak eta gazteak ausazko jokoen eta kirol-apustuen arriskuez kontzientziatzeko sustatzen duen kanpainaren helburua. Horretarako, 14 eta 20 urte bitarteko pertsonen kezka eta sentimenduetatik hurbil dauden pieza artistiko-sortzaileak erabiliko dira.

Horretarako, ikus-entzunezko eta gorputz-adierazpeneko hainbat pieza egin dituen gazte-talde batek parte hartu du kanpaina honetan, profesionalen zuzendaritza artistikoaren pean.

Lan honen emaitza gisa 4 dantza-pieza eta 4 bideo egin dituzte, historia bateratu bat osatzen duten 4 kapituluri dagozkienak, adikzio bat sortzeko etapak islatzen dituztenak.

Bideoak


https://www.youtube.com/playlist?list=PL3qy2ZNcrlYps6wiGqVfBgsT_Vd2T4_lQ(Beste leiho batean irekiko da)

Festa Kubik Aretoan

Abenduaren 15ean, 19:00etatik 21:30era bitartean, Kubik Aretoan ikus-entzunezko ikuskizuna, DJ eta musika taldeak egongo dira.

Batetik, gazteek egindako lana aurkeztuko da. Eta gainera, DJ All Exhited, Royal Cloud, Memphis eta Invert taldeek kontzertua emango dute.

14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekitaldia. Doako sarrera.

Elkarlana

Kanpaina online garatuko da sare sozialen bidez, eta hori egiteko hainbat udal-zerbitzu eta -unitateren laguntza izan da, hala nola Gazteria, Haurrak eta Familia, Euskara, Edukiak, Komunikazioa eta prentsa, Gizarte Etxeak, TUVISA eta beste batzuk.

Aurreko kanpainak

“Apustu egin orduko galdua duzu bataila” - 2021

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da” - 2020

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.