Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak: jarraitu beharreko urratsak
Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak jolasaren bidez hezi eta jolasarekin gozatuko dutela bermatu ahal izateko, familiek ondorengo urratsak jarraitu behar dituzte:
- Behar bereziei buruzko galdetegia bete:Galdetegia bete
- Desgaitasun-ziurtagiria eman: desgaitasunari buruzko irizpen tekniko fakultatiboa, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emana. Ziurtagiri hori galdetegian erantsi daiteke, edo gizarte-etxera eraman.
- Ez ahaztu izen-ematea ere egin behar duzula (vitoria-gasteiz.org/ludotekak).
Udalaren teknikariek zerbitzuaren egokitasuna baloratuko dute, baita hura egokitzeko beharra ere. Besteak beste, haurra taldez edo gizarte etxez aldatzeko aukera baloratuko dute.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.