Bizikleten zirkulaziorako araudia

Bizikleten bannerra

Hiritik zirkulatzean, bizikleta eta zikloek trafikoari buruzko udal araudia bete behar dute. Gainera, bizikletak eta beste ziklo batzuk kale eta plaza oinezkoen alderdietatik zein ordutan igaro daitezkeen zehazten duen dekretua pdf argitaratu zen.

Araudiaren alde nabarmenenak

Ezagutu ezazu zeintzuk diren jokaera onak eta txarrak bizikleta eta kotxeentzat, baita oinezkoen zein esparrutatik ezin diren ziklistak igaro:

Jokaera onak

  • Txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko dira galtzada oinezkoen pasabidetik zeharkatzen dutenean.
  • Bizikleta bide esklusiboa k bizikletentzat dira eta oinezkoek ez dute haietatik ibili behar; "bizikleta-zidor" motakoa bada (Espainiako araudiaren arabera: "Vía para peatones y ciclos, segregada del tráfico motorizado, y que discurre por espacios abiertos, parques, jardines o bosques"), ordea, oinezkoek ere erabili ahal dute.
  • Galtzada bizikleten pasabidetik zeharkatzen duten txirrindularien pasatzeko lehentasuna errespetatu beharko dute autoek.
  • Bizikletak ibilgailuak dira. Galtzadatik edo bizikleta bideetatik ibiliko dira. Erreiaren erdigunetik ibili ahal izango dira.
  • Bizikletak tranbiaren plataformatik ibiltzeko baimena dute, baina soilik Independentzia, Araba Jeneralaren eta Becerro de Bengoa kaleetan.
  • Zentzu bakoitzerako errei bat soilik duten kaleetan., 30 km/h da baimendutako gehienezko abiadura ibilgailu guztientzat.
  • Aparkatzeko lerroan sartzeko edo bertatik ateratzeko bakarrik egin ahal izango dituzte autoek maniobrak bizikletentzat soilik diren erreietan.

Jokaera txarrak

  • Bizikleta bidea duten edo 30 km/h-ko abiadura muga duten kaleetan, bizikletek ezin dute espaloitik ibili.
  • Autoak ezin dira gelditu eta ezin dute inor aurreratu galtzadan bizikletentzat soilik diren erreietan.
  • Debekatuta dago bizikletak zuhaitz, jardinera eta hesietara lotzea. Hiri altzarietara ere ezin dira lotu (eserlekuak, paperontziak, etab.), horien funtzionaltasuna oztopatzen badute.
  • Debekatuta dago autobusaren erreitik edo tranbiaren plataformatik ibiltzea, seinaleek aurkakoa adierazi ezean.
  • 30 km/h-ko abiadura muga duten kaleetan, autoek ezin dituzte bizikletak aurreratu, eta bizikleten abiadurara egokitu behar dira.

Oinezkoen zein esparrutatik ezin dira ziklistak igaro?

  • 3 metro baino gutxiagoko pasabidea duten espaloi, pasealeku eta oinezkoen eremuetatik.
  • Bizikleta bidea edo 30 km/h-ko abiadura muga duten espaloietatik eta kaleetako pasealekuetatik.
  • Hiriaren erdialdeko kale eta plazetatik (ikusi behean zerrenda), adierazitako orduetan izan ezik: Udan (apirilaren 1etik urriaren 31ra), ezin da bizikletan ibili goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:30etik 21:00etara. Neguan (azaroaren 1etik martxoaren 31ra) ezin da bizikletan ibili goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:30etik 20:00etara.

(Bizikletariak 14 urtetik beherakoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak direnean, ez dute halako mugarik izango).

Hauek dira ordutegi mugatua duten kaleak:

  • Espainia plaza
  • Andre Maria Zuriaren plaza
  • Agirre Lehendakariaren kalea
  • Gernikako Estatutuaren kalea
  • Loma Jeneralaren plaza
  • Urrezko Zeledonen plaza
  • Posta kalea, Bake kaletik Prado kaleraino
  • Independentzia kalea, Foru kaletik Urrezko Zeledonen plazaraino
  • San Prudentzio kalea
  • Eduardo Dato kalea, Espainia plazatik Manuel Iradier kaleraino
  • Foru kalea, Ortiz de Zarate kaletik Alaba Jeneralaren kaleraino
  • Arka plaza
  • Diputazio kalea
  • Jesusen Zerbitzarien kalea
  • Arriagako Atea, Errementari eta Antepara kale artean
  • Probintzia plaza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.