Irakurketa kluba euskaraz: Lazunak azkazaletan. Oihana Arana (Gauekoak)

Noiz
Eguna: 2021/10/27, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua: 21:00
Deskribapena

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

Saio honetan Oihana Aranak idatzitako liburua Lazunak azkazaletan landuko da.

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poemotan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die -sarri ironikoki- gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.

  • Tokia: Landatxo gizarte-etxea.
  • Noiz: urriak 27.
  • Ordutegia: 19:30etatik- 21:00etara
  • Hizkuntza: euskera
  • Izen-ematea: irailaren 26tik aurrera.


Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Beste saio batzuk

Erraiak. Danele Sarriugarte.

Gorputz madarikatuak. Lucía Baskaran.

Alde erantsira nabil. Ekhiñe Eizagirre.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.