Irakurketa kluba euskaraz: Alde erantsira nabil. Ekhiñe Eizagirre ( Gauekoak)

Noiz
Eguna: 2021/12/22, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua: 21:00
Deskribapena

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

Saio honetan Ekhine Eizagirrek idatzitako liburua Alde erantsira nabil landuko da.

Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, feminismoa, identitatea dira Ekhine Eizagirreren lehen poema liburuko gaiak. Gardentasun eta biluztasun distiragarri batez mintzo den ahots berria dator gure literaturara, bizi baldintza ezohiko batzuen kontakizuna aletzeaz batera kontzientzian asaldua sortuko diguna. “Hiru aro bereiziko dituzu” diosku idazleak: “lehenik, Euskal Herrian bizi nintzeneko garaia; bigarrenik, klandestinitatea; eta hirugarrenik, espetxealdia. Azken hamar urteetako oroitzapenek bizia gal ez dezaten, berreskuratu, elkarri josi eta atondutako hitzak”.

  • Tokia: Landatxo gizarte etxea.
  • Noiz: abenduak 22.
  • Ordutegia: 19:30etatik- 21:00etara.
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Izen-ematea: azaroaren 25tik aurrera.

Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Beste saio batzuk

Erraiak. Danele Sarriugarte.

Gorputz madarikatuak. Lucía Baskaran.

Lazunak azkazaletan. Oihana Arana.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.