Udaleko hezkuntza jarduerak - Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Museora bisita gidatua.
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna.
Izen-ematea: Helbide honetara mezu bat bidaliz: memorial@centromemorialvt.com
Azalpena
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa fundazio publikoaren helburua bakearen eta tolerantziaren kultura finkatzen laguntzea eta indarkeriaren erabilerari legitimitatea kentzea da. Honen helburu nagusiak hauek dira: terrorismoaren biktimek irudikatzen dituzten balio demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzea, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko eta terrorismoaren aurka egiteko. Horretarako, balioetan oinarritutako hezkuntzaren arloan lan egiten du, eta hezkuntza-komunitateari hainbat jarduera egiteko aukera ematen dio.
Oroimenerako Zentroaren museora bisita gidatuak
Ikasgela taldeak erakusketa bisitatu ahal izango du, zentroko hezitzaileen azalpenek lagunduta. Museoak hiru garaitan banatutako ibilbide historikoa egiten du: diktadura frankista, trantsizioa eta demokrazia. Bertan, terrorismoarekin zerikusia duten gertaera nagusiak laburbiltzen dira: ETAren hastapenak, GRAPO, GAL, 11-M... Erakusketa bisitatzen duten pertsonek indarkeriaren ondorioak ezagutu ditzakete terrorismoaren biktimen testigantza zuzenak entzunda. Memorialaren erakusketak funtzio pedagogikoa du, eta hiru galderei buruz hausnartzeko gonbidapena da: nola gerta zitekeen gertatutakoa? zer egingo nukeen nik egoera horretan? zer egin dezaket errepika ez dadin?
Oroimenerako Zentroaren museora bisita birtualak
Museoko erakusketa online ere bisita daiteke Ibilbide birtualaren bidez.
Oroimenerako Zentroaren Unitate Didaktikoak
Museora egindako bisiten osagarri, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak Geografia eta Historia, Balio etikoak, Mundu Garaikidearen Historia, Espainiako Historia, Filosofia eta Psikologia irakasgaietan erabilgarriak diren hainbat material didaktiko jarri ditu ikastetxeen eskura.
Biktima hezitzaileak
Oroimenerako Zentroak aukera ematen die ikastetxeei beren ikasleek terrorismoaren biktima baten testigantza zuzenean jasotzeko, ekitaldi-aretoan. Bizirik atera diren pertsonen ahotsa entzuteak indarkeriaren erabileraren ondorioak aurrez aurre ezagutzeko aukera ematen du. Erakundeek eta akademiak bat egiten dute horrelako esperientziek terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta ez errepikatzeko duten ahalmen pedagogikoa azpimarratzean.
Jarduera hau irakasgai hauekin lotzen da: Balio etikoak, Geografia eta Historia, Mundu Garaikidearen Historia, Espainiako Historia eta Filosofia.
Jarduera ikasleen eta irakasleen galderei erantzuteko solasaldiarekin borobiltzen da.
https://www.memorialvt.com/educacion/#victimasEducadoras
Gainera, Zentroak ikastetxeen eta herritarren eskura jartzen ditu: dokumentazio-zentro bat, ekitaldi-areto bat eta gela didaktiko bat (arbel digital bat eta jarduera ezberdinak aurrera eramateko fitxak dituena, beste baliabide batzutaz gain).
Erakusketa: Mira eta oroimena
Terrorismoaren Biktimen Memorialak eta Fernando Buesa Fundazioak “Mina eta oroimena” erakusketa eskaintzen diegu ikastetxeei.
Komiki formatuan, terrorismo mota desberdinetako biktimen 9 istorio ezberdin kontatzen ditu: ETA, ultraeskuina, GRAPO eta jihadismoa. Erakusketa, helburu pedagogikoa duena, doan eta gaztelania-euskera bertsio elebidunean eskaintzen da.
Informazio gehiago eta kontaktua: https://www.memorialvt.com/educacion/#dolor-memoria
Balioak
Gizalegea, prestakuntza, bakearen kultura.
Helburuak
- Irakasleei materialak ematea terrorismoaren gaia lantzeko eta ikasgelan legitimatea kentzeko, horrela, eskolarekin eta familiekin lankidetzan arituz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak transmititzeko.
- Gazteek terrorismoaren biktimen testigantza ezagutzeko programak bultzatzea.
- Gizaki guztien oinarrizko eskubideen ezagutzan eta hausnarketan sakontzea.
Hartzaileak
DBH, DBHO, HHI, Gurasoak, Irakasleak, beste talde batzuk.
Parte hartzeko betebeharrak
- Hasiera-lekua: Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroan bisita gidatua. Lehendakari Agirre kalea, 2, Gasteiz
- Hasiera-ordua: Museoa 12:00etatik 19:00etara zabaltzen da, baina ordutegia malgua da eta, beraz, ikastetxe bakoitzarekin zehaztuko da.
- Iraupena: ordubete, gutxi gorabehera
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala jokatzea.
- Ordaintzekoa: ez.
- Hizkuntza:euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Unitate didaktikoak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude eskuragarri. Liburuxka eta audiogida frantsesez eta alemanez ere eskuragarri daude.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Izen-ematea: Izena eman behar da helbide honetara mezu elektronikoa bidalita: memorial@centromemorialvt.com
Informazioa
- Antolatzailea: Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
- Harremanetarako: 945 198130 - memorial@centromemorialvt.com
- Laguntzailea: Hezkuntza Zerbitzua, Hezkuntza eta Kultura Saila.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.