Turismo-ostatuetan plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko proiektua - Ekonomia zirkularra

2018an Udalak eta hiriko 38 turismo ostatuk indarrak batu zituzten PET plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko, erabiltzen direnak bildu eta birziklatzeko, eta bizi-zikloa bete duten ontziei bizitza berria emateko.

Ekintzak

  • Plastikozko ontzi arinen erabilera murrizteko, 400 kristalezko pitxar banatu dira PET botilen ordez erabil daitezen, eta txorrotako uraren balioa nabarmentzeko
  • Janari zerbitzuak dituzten ostatuetan 2.100 gourmet box banatu dira. Material konpostagarriz eginak dira, eta PET janari-ontzien ordez erabiltzekoak, janari-xahuketaren kontrako borrokan.
  • Plastikozko ontzien birziklatzea hobetzeko, hondakin ugari sortzen dutenentzako atez ateko bilketa-sistema antolatu da, eta zenbait formatutako edukiontziak banatu, hondakinak sortzen diren lekuetan bereizketa errazte aldera.
  • Ontzi arinak biltzeko zaborrontziak jarriko dira ostatuetako espazio komunetan, turistak sentsibilizatu eta inplikatzearren.
  • Hotel eta ostatuetan ohiko diren zenbait osagarri plastiko birziklatuz egingo dira. Zehazki, % 100ean PET birziklatuz eta Euskadin egindako 40 tapiz (espazio komunetarako) eta ateetarako 900 zintzilikario banatu dira parte hartzen duten ostatuetan.

Bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=ARV2vpPGCqg(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.