Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa
Gauekoak-ek Oihaneder Euskaraen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketa, Hizki laburrak, antolatzen dute.
16 -30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Erronka istorio bat idaztea da, gehienez 1000 hitz erabiliz, eta ediziorako aukeratutako hitz bat erabilita: aurten, "oihartzun" hitza.
Lanak bidaltzeko epea urriaren 15etik azaroaren 15era izan da .
Sarituak
Aurreko edizioan bezala, honetan ere nabarmentzekoa izan da jasotako lanen kalitate aparta. Bestetik, aipatzekoa da ere jasotako lanetan jorratu diren gai anitzak eta interesgarriak: umorea, egungo arazoak, mitologia, norbanakoen bizipenak…
Epaimahaiak erabakita, ondorengo hiru lanak izan dira sarituak:
Lehenengo saria: "Eman eta jaso" (pdf), Oihana Arana.
Bigarren saria: "Plazerra margotuz" (pdf), Joyce Errasti
Hirugarren saria: "Euskalduna" (pdf), Ixone Santamaría.
Sari-banaketa eta kontzertua
Azaroaren 24an, asteazkena, 19:00etan, sari-banaketa ekitaldia izango da Montehermoso jauregiko Ortuño aretoan. Banaketaren ondoren, Jon Basagurenen kontzertua izango da. Kontzerturako sarrera Entradium webgunean eskuratu daiteke:
Aurkeztutako lanak
Parte-hartzaile guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditugu. Hona hemen haien obrak, goza ditzazuen:
Aitziber Colino: "Zorigaiztoko oihartzuna" (pdf)
Haizea Muñoa Urdanpillaeta: "Atsoaren esanak" (pdf)
Garazi Gil González de Durana: "Behatz puntetaraino jakin nahiko nuke" (pdf)
Aner Euzkitze: "Bahe bete kafe" (pdf)
Laura Meabe: "Ikusle" (pdf)
Alejandro Garrido: "Etorkizun baketsuaren oihartzunak" (pdf)
Oihana Arana Cardenal: "Kartoizko galdera ikurra" (pdf)
Oihana Arana Cardenal: "Eman eta jaso" (pdf)
Joyce Errasti Uribe: "Haizeak daramana" (pdf)
Ainara Gómez Pacheco: "Min ikusezina" (pdf)
Joyce Errasti Uribe: "Plazerra margotuz" (pdf)
Ainhoa Imaz Marin: "Goizegi da" (pdf)
Celia Sáez Pérez: "Negarren oihartzuna" (pdf)
Ixone Santamaría Vidán: "Euskalduna" (pdf)
Aratz Fernandez de Pinedo Irastorza: "Tiro baten oihartzuna" (pdf)
Larraitz Fagundez Osa - "Berriz elkar ikustea" (pdf)
Jarduera gehiago: Gauekoak .
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.