Egonaldi turistikoen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren proiektua onartu da

2026ko uztailaren 27an argitaratua

Egonaldi turistikoen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren proiektua onetsi du 2026ko uztailaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak.

Horien edukiaren inguruko informazioa emango da, jendaurrean, irailaren 7an, astelehenean, 17:00etan, San Martineko udal bulegoetan.

Egokitzat jotzen dituen ekarpenak egin ahal izango dira irailaren 22ra arte.

Ordenantzari buruzko informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.