Todo terminará para Navidad

  • 2026/10/08
  • 19:30 - 20:50
  • Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
  • Gaztelania

Hirurogeita sei minutu falta dira Gabon Gauerako...

Ekintza, sinbolo eta pultsio dramatiko komunikatzaileen segida oso bizkor baten bidez, gizarte baten egungo egoera azalduko zaigu: absurdoa, zoramenez betea, pentsamendu noragabeak eta axolagabetasuna nagusi dituena.

Testuz, irudiz eta soinuz osatutako lengoaiak aktoreen erritmo dramatikoa indartuko du, eta portaera tragikoak etengabe errepikatzen direla zainduko duen inkontziente kolektibo bat aurkeztuko digu.

"El Rayo Misterioso" antzerki-taldea 1994an sortu zen Rosario hirian (Argentina), eta harrezkero, antzerkiari eta arteari buruzko hainbat jardueratan aritu da: ikuskizunen

ekoizpena, antzezpena, dibulgazio- eta ikerketa-lanak, antzerki-areto baten kudeaketa eta “Experimenta teatro" jaialdiaren antolaketa.

Taldearen helburu nagusia antzerki-adierazpenerako forma berriak topatzea da, eta antzerki-komunikazioarekin esperimentatzea. Antzerkiak “arte” kategoria berreskuratzea nahi dute.

Nazioarteko inagurazio ikuskizuna

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

15 €

Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Testua, dramaturgia eta zuzendaritza: Aldo El-Jatib

Antzezleak: Exequiel Orteu, Leticia Beux, Josefina Valdes, Marcelo Lavatelli, Aldo El-Jatib 

Eragiketa teknikoa: Maywa Vargas

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 51. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.