Zure auzoa hobetuz 2012: Prozesuaren segimendua

Parte hartzeko prozesuaren akordioak eta konpromisoak zaintzeko Jarraipen Batzordea eratu zen.

Atal honetan prozesuaren garapenari buruzko informazioa, ere, lortuko duzu eta obren behin-betiko zerrenda ezagutuko duzu.

Prozesuaren garapena

Lanen behin-betiko zerrenda

Edizio honetako lanen behin betiko zerrenda hauek dira:

  1. Zebra-bidea Andaluzia kaletik Santa Luzia kaleraino.
  2. Oinezkoentzako pasabidea Luis Olariaga kalean.
  3. Izarbenta kaleko espaloiak zolatzea.
  4. Eskoriaza-Eskibel jauregiko lorategia eta ondoko pilotalekua egokitzea eta harresiko ibilbidea jendearentzat irekitzea eserlekuak jarrita.
  5. Irisgarritasuna hobetzea Abetxukuko zebra-bideetan.
  6. Santa Luzia "skate plaza" guztiz eraberritzea.
  7. Gebarako Gazteluaren (1-8 zenbakiak) eta Ariznabarra (5-7 zenbakiak) kaleen arteko plazak zaharberritzeko lanak.
  8. Voluntaria Entrega kalea asfaltatzea.
  9. Euskal Herria bulebarraren eta Don Bela Kondearen kalearen arteko irlatxoa kentzea.
  10. Azazeta Mendatearen kalean espaloia aldatzea.
  11. Aragoi kalea guztiz berritzea.
  12. Eskola kaleko lauza irregularrak aldatzea (Berehala Jarduteko Taldeek egindakoa, 2015eko urrian).
  13. Laudio plaza guztiz eraberritzea eta kioskoa kentzea.
  14. Mediterraneoaren hiribidearen eta Lantarongo Gazteluaren kalearen arteko bidegurutzea eraberritzea.
  15. Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eraberritzea, Zerkabarren eta Domingo Beltrán kaleen artean.
  16. Peru kalea guztiz eraberritzea.
  17. Salvador kalea guztiz eraberritzea.
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: