Liburutegiek liburuak jasotzen jarraituko dute

2020ko ekainaren 12an

Udalaren Liburutegi Sareak maileguan utzitako dokumentuak biltzen jarraitzen du, erabiltzaileei horiek itzultzea errazteko eta berriro zirkulazioan ahalik eta lasterren egon daitezen.

Maileguan utzitako liburuak eta bestelako materialak utzi behar diren kutxek gizarte etxearen sarreran jarraituko dute, beste abisu bat eman arte. Orain arte bezala, kartoizko bi kutxa egongo dira behar bezala seinaleztatuta: bata, familia-liburutegiko liburu eta dokumentuetarako, eta bestea, helduen liburutegikoetarako.

Horretarako, ez da beharrezkoa aurrez hitzordua eskatzea, baina bai maskara jantzita eta segurtasun-distantziak gordeta etortzea. Hori bai, liburu berriak maileguan hartu ahal izateko, gogoratu behar dugu beharrezkoa dela telefono bidez eskatzea (helduen funtserako 945 161616 - 4943 eta 3741 luzapenak- eta haurrentzako funtserako 945 161616 - 4944 luzapena-) edo online, Liburutegi Sarearen katalogoa(Beste leiho batean irekiko da)ren edo Liburubila(Beste leiho batean irekiko da)ren bidez). Deseskalatze prozesuaren araudi berria ezagutzeko hemen sakatu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: