Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Aurretiko kontsulta publikoa, Basaldeko lurzoru urbanizaezinean komunitate-ekipamendu generikoa eratzeko HAPOan egin nahi den egiturazko aldakuntzari buruz

Noiz: 2022ko apirilaren 27tik maiatzaren 27ra

Nola: Posta elektronikoz: gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da)

Herritarren partaidetza-programan pdf aurreikusitakoaren ildotik, kontsulta publikoa irekitzen da, hala nahi duten pertsonek, antolakundeek eta elkarteek haien iritziak eta ekarpenak azal ditzaten agiri honetan jasotzen diren alderdiei buruz.

Sarrera eta eremuaren eta proposatzen den ekimenaren deskribapena

Basaldea baratzezaintzako enpresa-mintegiari atxikitako udal-titulartasuneko 5 lursailek osatzen dute eremua. Hiriaren iparraldean daude, Abetxukuko hirigunearen ondoan, Zadorra ibaiaren ibilguaren eskuineko aldearen eta A- 3601 errepidearen artean.

Indarrean dagoen Plan Orokorrak lursail horiek urbanizaezin gisa sailkatzen ditu, Nekazaritza Balio Bereziko Eremua (AV-AG) kategorian.

Basaldeak 22,6 hektareako azalera du, guztira. Gaur egun, 19 hektarea erabilgarri ditu laborantzarako, 11 lursail indibidualetan banatuta, eta lursail komun bat negutegiak kokatzeko.

Eremua landatzeko hainbat lursailetan banatuta dago egun, antolatuta eta enpresa-hazitegirako sarbide- eta bide-sarearen bidez komunikatuta daudelarik. Esleitutako hainbat lursailetan egiten den laborantza-jarduerak badu ureztapenik, baimendutako ura hartuta, bi erregulazio-biltegiren bitartez. Gainera, zerbitzu-eremu bat jarri zaie behin-behineko edukiontzi batzuetan, egungo sarbidearen ondoan.

Proposatzen den Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa honek behar bezalako ezaugarriak eman nahi dizkio eremuari, ekipamendu komunitarioen sistema orokor gisa mugatuta, eta hirigintza-parametro zehatzak jarrita. Hainbat elementuk ingurua baldintzatzen dutenez –ibilgura, linea elektrikora, foru errepidera eta hiri-lurzorura arteko distantziak – , mugimendu-eremu bat zehaztu nahi da, bertan zerbitzuko instalazioak eta eraikinak jartzeko, laborantza-lursailak abeltzaintzako eta nekazaritzako jardueretarako gordez, eta haien funtzionamendurako beharrezkoak diren espazio libreak antolatuta.

Beraz, kontsulta honen bitartez alderdi hauei buruzko iritzia jaso nahi da:

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

HAPOaren aldatuta proposatzen den ekipamendu-antolamenduak bukaera eman nahi dio deskribatutako jarduerak garatzeko beharrezkoak diren instalazioen eta zerbitzuen behin-behinekotasunari, eta Basaldean lortzen diren produktuen ekoizpen, banaketa eta salmenta eskala lokalean integratzen lagundu nahi du.

Indarrean dagoen plan orokorrarekin, egiteke dauden instalazioek eta eraikinek baldintza zorrotzak bete behar dituzte behin-behinekotasuna gainditzeko: okupatzeko baldintzak, hiri-lurzoruarekiko distantziak.... Hori dela eta, plangintzak ezarpena erraztuko duten parametroak eta baldintzak ezarriko ditu.

Planaren aldaketaren premia eta egokitasuna

Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen zentroak Gasteiz inguruan nekazaritzako elikagaien estrategia bultzatzeko bokazio handia du.

Deskribatutako eremu horretan ezarriko dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren baitako erabilera guztien antolamendu egokia eta zehatza ahalbidetzeko parametro eta baldintzak. Erabilera horiek, funtsean, ekoiztutako produktuari lehen tratamendua ematea eta baldintza egokienetan biltegiratzea dira, bertatik tokiko merkatura eraman dadin. Horretaz gain, logikoa denez, jarduerak funtzionatzeko oinarrizko zerbitzu eta instalazioak izan behar ditu.

Horretarako, indarrean dagoen plan orokorraren egiturazko aldaketa egitea proposatzen da, eremu horren inguruan, ekipamendu komunitarioen sistema orokor deituko dugun horretan, beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak hirigintza parametro egokien arabera jartzerik izan dadin. Horien antolamendu xehea plan berezi batek zehaztuko du.

Planaren aldaketaren helburuak

Basaldea lurzoru urbanizaezineko ekipamendu gisa eratzea, Basaldean baratze-ekoizpenaren jarduera garatu eta sustatzeko beharrezkoak diren erabilerak antolatu eta ordenatzeko aukera emanez, horretarako funtsezko parametro eta baldintza espezifikoak ezarriz, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera nagusiaren eta erabilera osagarrien arabera, eta kokapen zehatzaren ezaugarrietara egokituz.

Nekazaritza ekologikoko jarduera nagusia –nekazaritzako lurzoru urbanizaezinaren berezko jarduera dena– beharrezko erabilera osagarriekin integratzea, ekoizpen txikia tokiko banaketari lotu ahal izateko. Basaldea da Gasteizko nekazaritzako elikagaien estrategia bultzatzen duen udal tresna nagusienetakoa.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Gaur egun enpresa-mintegia martxan dago, hainbat lursail erabiltzen ari dira eta, arestian adierazi den bezala, behin-behineko hainbat elementu ditu. Horrenbestez, argi geratzen da kokaleku egokia dela, izan ere lurzoru urbanizaezina delarik, hurbiltasunak lagundu egiten du produktuak Gasteizko merkatuan saltzeko, eta ez da beste kokalekurik aztertzen.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.