Herritarren Udal Txartela: igerilekuetara sartzeko baino gehiagorako ere bai
Udal instalazioetako abonatuek ezagutzen dute, batez ere, Herritarren Udal Txartela (HUT), hori baliatzen baitute igerilekuetara eta beste udal instalazio batzuetara sartzeko. Baina bestetarako ere balia liteke, HUT aktiba daitekeen txartela ere bada...
Txartela aktibatzen duzu, ahal izango duzu...
- partaidetza-prozesuetan -hala nola VG Hobetuz programan- bozkatu,
- udal instalazioak erreserbatu,
- ikastaro nahiz jardueretako izen-emateak kontsultatu,
- zozketa, udaleku eta bestetan apuntatu,
- webgunearen bitartez tramiteak egin, online.
Eta beste aukerarik ere gehituko da aurrerantzean.
Informa zaitez, zein zerbitzu eskaintzen dituen HUTak, eta eskatu zenuenean pasahitza eta posta elektronikoa eman bazenituen, aktiba ezazu txartela webgune honetan bertan.
Informazio gehiago
- HUTaren web-orria
- Herritarrei laguntzeko bulegoak
- 010 telefonoa (945 16 11 00)
- HUTari buruzko ohiko galderak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.