Dosierra: 2017/CONOOR0044
Kontratista: INDENORT P.V.
Proiektuaren aurrekontua: 175.388,88 euro.
Hasiera- eta bukaera-data: 2017/09/18 eta 2017/11/26 (10 aste)
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura).
Arreta-zentroan orain artekoan izan diren erabilera-aldaketak finkatzean datza beharren hasierako programa.
Langileen aldagelak edo erabiltzaileen arropak gordetzekoak jartzeko okupatu behar izan diren espazioei eragingo diete obrek nagusiki; izan ere, behin-behineko izaerarekin eginak ziren aldaketa horiek, eta obrarik ez egiteak berezko dituen mugekin, eta gaur egun finkatzeko premia dago.
Bidenabar, beste esku-hartze txikirik ere planteatzen da, erabilera-malgutasuna ahalbidetu eta urte hauetan zentroko espazioetan antzemandako gabeziak konpontzeko. Animazio-programak garatzen diren espazioetan zentratuko dira esku-hartze horiek, eta zentroan dagoen komuna geriatrikoan, arduradunek jakinarazitako beharrei erantzute aldera. Hauek izango dira esku-hartze txiki horiek, funtsean: barrutietako argiztapen artifiziala eta sabai faltsuak berrituko dira; sabai faltsuetan integratutako LED argiztapena baliatuko da, eta sabai faltsu horien akabera ere aldatu egingo da.
Erabiltzaileak ekarri eta eramaten dituzten garraio-ibilgailuentzat zentroaren kanpoaldean dagoen aparkaleku-eremuan ere egingo dira obrak, zabaldu egingo baita, eta lehendik dauden urbanizazio-elementuek dituzten traba arkitektonikoak kenduko.
Eguneko arreta-zentroko obrez gain, eraikin horren goiko solairuetan dauden Olarizu zainpeko apartamentuetan ere esku hartzea aurreikusia dago, dekretuan galdatzen diren betebeharretara egokitzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.