2026ko martxoaren 25ean argitaratua
Gainera, 2026an beste bi espezie mehatxaturen populazioetako material genetikoa biltzen laguntzea espero du, horietako bat Arabakoa izanik.
Olarizuko Lorategi Botanikoak mehatxatutako floraren 3 espezie gehitu ditu Banku Nazionalera, estatu mailako “Germoplasma biltzeko Programaren” idazketa koordinatu ondoren.
Olarizuko Lorategi Botanikoko Germoplasma Bankuak flora babestuko espezieen “Germoplasma biltzeko Programan” parte hartu du, 2024-25 urteetan koordinazioan lagundu zuen (albistea). Estatuko bilketa programak 2026an mehatxatutako 81 flora espezie biltzea du helburu, sortu berri den Banku Nazionalean kontserbatzeko.
Programa hau MITECOk sustatzen du TRAGSA enpresa publikoaren bidez, eta Iberiar Penintsulako flora babestuaren kontserbazio egoera hobetzea du xede. Horretarako, CEEA (Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa) eta LESRPE (Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrenda) zerrendetan jasotako espezieen material genetikoa bilduko da, espezie horien haziak edo esporak ez baitaude behar bezala kontserbatuta Espainiako lurraldean dauden hazi-bankuetan.
Helburu hori lortzeko, Olarizuko Lorategi Botanikotik Bizkaian eta Huescan kokatutako 3 landare baskularretako 4 populazio hautatu ziren. Lehenik eta behin, materiala biltzeko unerik egokiena zehaztu zen, fenologia jarraitzeko hainbat bisita eginez. Azken bisita batean, populazio horien “segurtasun kopia” izango diren haziak edo esporak bildu ziren, balizko eraginengatik desagertuko balira edo haien populazio kopurua murriztuko balitz. Hauek dira 2025eko lanen helburu espezieak:
Azken bi espezieei hazien bideragarritasun proba egin zitzaien populazioen egoera erreproduktiboa zehazteko, eta emaitza oso ona izan zen.
2026an zehar, estatuko lehentasunezko espezieen kontserbazio ex situan laguntzen jarraitzea espero da, Arabako Orchis provincialis populazio baten haziak eta Leongo Kantauri mendietan dagoen nenufar espezie batenak (Nuphar luteum subsp. pumila) bilduz.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.