2026ko apirilaren 9an argitaratua
Landareen historia ebolutiboa neurri handi batean gutxi ordezkatuta dago Europako hazien bankuetan.
Estatu mailan bezala, 2019az geroztik Europa mailako analisi eta ebaluazio batean parte hartu dugu. Urte hartan, Olarizuko Lorategi Botanikoko (JBO) germoplasma bankuan ordura arte kontserbatzen genuenari buruzko datuak eman genituen, COST Action “ConservePlants – An integrated approach to conservation of threatened plants for the 21st Century” proiektuaren bidez (https://www.cost.eu/actions/CA18201/(Beste leiho batean irekiko da)).
Proiektu hau joan den udaberrian amaitu da, eta dagoeneko lehen argitalpenak sortzen ari dira. Horiek agerian uzten dute oraindik lan handia dagoela egiteko flora basatiaren ex situ kontserbazioari dagokionez; izan ere, gaur egun kontinente osoan dauden germoplasma bankuetan haren aniztasuna oraindik gutxi ordezkatuta dago. Lehen artikulu honetan datuak emanez soilik lagundu dugu, JBO kolaboratzaile gisa ageri da, baina hurrengo argitalpenetan egilekide izango gara.
Hona hemen argitalpenaren izenburua eta esteka: Plant evolutionary history is largely underrepresented in European seed banks. New Phytologist (2025). https://doi.org/10.1111/nph.70000(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.