Merkataritza eta ostalaritza - Tokiko merkataritzaren balioa

Txikizkako merkataritza Gasteizko hiri-ekonomiaren sektore giltzarrietako bat da, bai hiriaren enpleguari egiten dion ekarpenagatik, bai hiriaren iraunkortasun ekonomiko, sozial eta ingurumenerako funtsezko elementua izateagatik.

Merkataritzaren sektoreak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, eta aukera-espazio bat eskaintzen du, non ideia bakoitzak bere lekua aurki dezakeen eta pertsona bakoitzak bere ikuspegi propioa ekarri. Aukera ematen du, aldi berean, marka eraikitzeko eta ingurunearekin konfiantzazko harremanak sortzeko..

Ba al duzu ideiarik merkataritzari ekiteko?

Mantendu hiria bizirik, ekarri denda txiki bat mundura

Kanpaina honen goiburua ideia honetan oinarritzen da: tokiko negozio bat irekitzeko erabakia, batez ere, funtsezko erabakia da, ekintzailearen bizitzak norabide berri bat hartzea eragiten duen urratsa.

Komunikazio-kanpaina honek zortzi merkatariri ahotsa ematen die, hirian saltoki bat irekitzea erabaki baitzuten, batzuetan hutsetik eta beste batzuetan aurretik zegoen negozio bati jarraipena emanez.

Kanpainan erakusten diren kontakizun errealen bidez adierazten da tokiko merkataritza bat irekitzeak esfortzua, konstantzia eta konpromisoa eskatzen dituen arren, erronka aberasgarria ere badela, ekintzaileari gogobetetze pertsonalarekin, autonomiarekin, autoerrealizazioarekin eta garapen pertsonal/profesionalarekin lotutako balioak ematen dizkiona, eta, gainera, norberaren pasioa lanbide bihurtzea, proiektu bat modu erabat autonomoan kudeatzea eta hiriko bizitzaren parte aktibo izatea errazten duena.

Familia-negozioetatik eta aurretik zeuden ekimenei erreleboa eta bizitza berria ematen dieten proiektuetatik hasi, eta egungo eskaerei erantzuten dieten proposamen berrietara iritsi arte, merkataritza sektore bizia da, askotarikoa eta etengabe eraldatzen ari dena, ekiteko eta hazteko aukerez betea.

Ezagutu Gasteizko merkatarien 8 istorio erreal

Perfumería Ibarrondo

eko tokiko merkataritza Gasteizen: familia negozio baten historia.

Floristería Munain

Gasteizko tokiko merkataritzako istorioak: loreak baino askoz gehiago

Corre 34

Bizitza aldatu eta Gasteizen ekitea: istorio inspiratzaile bat.

Hipsteria

Gasteizko tokiko merkataritza: komunitatea sortzeko denda bat.

Ondea Moda

Gasteizko auzoei tokiko merkataritzak nola ematen dien bizia.

Carnicería Benat harategia

Gasteizko produktu lokala: tradizioa eta gertutasuna merkataritzan.

Panadería pastelería Zubi

Bakarrik hasi eta auzo bat eraldatzera: tokiko merkataritza Gasteizen.

La Caravana del surf

Gasteizen ekitea: tokiko merkataritzako benetako istorio bat

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.